inprimatu
Aur gaichoa
Izenburua:
Aur gaichoa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Lopez Alen, Franzisko)
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
701.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aur gaichoa!

 

 

 Orra zer Jainkoak

 Eraman didan:

 Nere maite nerea

 Nere gandikan!

 Nork daki len bezela

 Nere ondoan

 Jostatzen balin bada

 Orain zeruan!

 

 1

 

 Guraso batek seaska bati begiratuaz

 Bere bijotza auzi-tartean dardaratuaz,

 Aditzen nizkan itz ojek - oso kupiturikan -

 Bere aurchoen far-irri ura topa nairikan.

 

 2

 

 Ala zeguen seaka utsa gela batean

 Agerturikan gona chiki bat tapa tartean;

 Eta mai baten gainian berriz jostalluchoak

 Aurrak berekin atzo jostatzen izandakuak!

 

 3

 

 Chori bat zegun kajol batian goitik zintzilik

 Seaska utsa toki berean pare-paretik

 Eta aren kantak edo negarrak ez dakit ziran

 Aurraren gana joan nai bezela kajoletikan.

 

 4

 

 Ontan gabaren illuntasuna dator gaņera,

 Etche artako negarra banatu nai bezala

 A! mundu ontan ote da arkitzen gauz oberikan

 Aur gaicho baten eriotz goiza bezin onikan!

 

 5

 

 Zerda bizitzia! zerda izatea urte askoan!

 Gaitza! Samiņa! gaizki izatea alkar-ondoan!

 Guraso onak zertako dira negar-malkoak?

 Ez alditugu bear zeruan aingeruchoak?

 

 6

 

 Au esan nuben aijen barrenak poztu naijan,

 Baņan alperrik ichiltasunaren erdijan,

 Aijen gandikan beste otsarik etzan aditzen

 Beren bijotzak zekarren ill-min arena baizen.

 


inprimatu