inprimatu
Geroko, betiko
Izenburua:
Geroko, betiko
Sinadura:
Davant, Jean Louis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1475.zk.
Orrialdea:
5

Geroko betiko

 

Davant, Jean Louis

 

 1

 

 «Ekonomia gaizki doakigülarik

 Kültüra ützi behar dügü gibeletik.»

 Hori ere jakintsü bati aditürik,

 Ez nagoke itzalean, ahoa xabalik.

 

 2

 

 Jauna, zü ni bezala zira erakasle.

 Dügün aitor girela jakintza saltzale.

 Ene bizipidea hugünt ez nezake

 Beste bat, arauz hona, segürtatü gabe.

 

 3

 

 Saltzen düdana ere mespretxa ez niro

 Büri'apaltüz geroz, zer ezar gorago?

 Eskiak Nina hazten, baina bizi oro

 Eskiari bürütik horra zaio.

 

 4

 

 Eskiak eta hünak,alkarri josirik,

 Siameko biraken gisa üztartürik,

 Alkar heziz emeki, tximinokeriatik

 Jelki güntien, aski lüzaz nekatürik.

 

 5

 

 Gaurko ekonomia jakintzak manatzen

 Diala gure jaunek üdüriz ahazten.

 Jakintza eskazian ez girade heltzen

 Eta galte ikasiak Herritik joaiten.

 

 6

 

 Gazteak, lan eskasez, hebentik doatza,

 Herriak dialarik jakin behar latza.

 Hori galdüz, eskiak galtzen dü behatza

 Eta gure Herriak orok esperantza.

 

 7

 

 Opilo hori nola motz diro Herriak?

 Lanaren Gkaiteko lantegi berriak

 Behar dütügü, arren, gazte jakintsiak

 Heben koka, oroer idekiz begiak.

 

 8

 

 Jakintza ütz baleza gaurko Eüskaldünak,

 Zer abantaila lüke lanik gabe denak?

 Korpitzaren ogia galdürik dianak

 Gurekin gal letzake bürü hontarzünak.

 

 9

 

 Gure kültüra ez da ez zahi axala

 Baina orhe'altxatzen daiküna bezala,

 Ez txoriaren lüma, bai haren hegala.

 Bürütik ken lagünak haundien aztala!

 

 10

 

 Bizian xede baikoitz' aberastarzüna

 Dianak galdürenko dü goxotarzüna,

 Gogo-bihotzen pausü et'askatarzüna,

 Entelegiarekin azkenik fortuna.

 

 11

 

 Aspaldian ütz et'ütz segan ari zaizkü.

 Gaur üztea betiko dela badakigü.

 Baina zoin kültüra ütz? Düdarik ez dügü

 Frantzesa maite die 'ta gurea hügü.

 

 12

 

 Gurea hügü edo hartaz axolik ez:

 Aisa daiki' erraiten noizbaiteko üztez!

 Ez gira hürrün joanen holakoer behatzez.

 Jaunkilloten aurrèan ez egon herabez!

 

 13

 

 Eüskarak oraidanik emaiten dü lana.

 Ikastoletan eta eskolan gehiena,

 Libürü salgietan ere zonbaitena,

 Gero eta haboro koperatibena.

 

 14

 

 Kültüra geroko ütz, zer astokeria!

 Goldearen atzetik nork ezar idia?

 Gaitzaren sendotzeko nork ahatz eria?

 Ogiaren egiteko, nork eho azia?


inprimatu