inprimatu
Esperantza
Izenburua:
Esperantza
Sinadura:
Davant, Jean Louis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1579.zk.
Orrialdea:
5

Esperantza

 

Davant, Jean Louis

 

 1

 

 Gizon ttiki iasaia eztiki mintzo da

 Bigoteen hegaletan irria itota.

 Emaztea du lau haur kokinen esklabo.

 Bihotza Siberia baino zabalago

 Dute beren herriko langileen erdian.

 

 2

 

 Gizon ttiki iasaia emeki da mintzo

 Et' ikaratan dago Siberian hartza

 Bai ta Kalifornian Azeriak antzo:

 Paris eta Londresen apal doa Boursa.

 

 3

 

 Gizon ttiki lasaia ez dugu seriosa

 Ez baitaki zer diren politika, Boursa,

 Ekalde ta mendebal, oreka, Yalta,

 Diplomazia eta goiko zuhurtzia.

 Aholku zuhurrenak Kardinalak alta

 Eman dizkio, bainan alferrik guztia.

 

 4

 

 Gizon ttiki iasaia emeki mintzo da

 Bigoteen hegaletan irria itota

 Zeren esperantza du Poloina guztiak

 Eta leher egin du goiko zuhurtziak.

 

 5

 

 Gure herriak ere aukera baleza

 Lanoen urratzeko bizpalau Walesa!


inprimatu