inprimatu
Bar, bar, bar...
Izenburua:
Bar, bar, bar...
Sinadura:
Davant, Jean Louis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1452.zk.
Orrialdea:
5

Bar, bar, bar...

 

Davant, Jean Louis

 

 1

 

 Baitzen erakasle bat, iduriz abila,

 Bere ustez segurrik langile ixila,

 Giscard-ek eman zion ministro makila

 Geroztik herriz-herri, «bar, bar» badabila.

 

 2

 

 Horren parabola aise daite finka,

 Uste baitu gaudela aserik zotinka :

 «Herritarrek dezagun gerrikoa tinka!»

 Ezagutzen ote du zenbatzuen kinka

 

 3

 

 Berak hasteko ez du goserik pairatzen

 Horren aitzindeak du ongi erakusten.

 Jaunaren zorionaz bozkaria gaiten...

 Baina gureaz ez da hanbat axolatzen.

 

 4

 

 Ele onak ez dauku sabela beteko,

 Ez eta lausenguak arima haziko.

 Egonen ote gira haundien meneko?

 Giderrak har ditzagun guhauren eskuko!

 

 5

 

 Gizon barbalot horri erran dezakogun:

 Apur bat ixildurik, behar gaituk entzun!

 Gazteria Parisez aserik duk egun

 Euskal-Herria bizi nahi duk euskaldun.

 

 6

 

 Zer eskatzen derauku Euskal-Herriak,

 Eta partikulazki gure gazteriak?

 Tokian bizitzeko lantegi berriak!

 Ez dauzku ekarriko Barren jukutriak.

 

 7

 

 Lana Herrian eta Euskara plazara,

 Erroietarik libre laborarien lurra,

 Herriko gobernua Herriko-Etxera

 Eta basa profetak Frantzian behera!


inprimatu