inprimatu
Mutillak, hoiek gureak dittuk
Izenburua:
Mutillak, hoiek gureak dittuk
Sinadura:
Darocatik
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Darocatik

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1144.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mutillak, hoiek gureak dittuk

 

Darocatik

 

 «Mutillak, hoiek gureak dittuk»

 hitzak esanez elkarri,

 etxaberuen hotsak zituzten

 haize berriak ekarri;

 ahuleriaren erdian ginen

 nahiko estu eta larri,

 gose guztia utzi genuen

 albora oso pozgarri.

 

 Otsailaren hogeita zazpia

 arratsaldeko hiruretan,

 beste bi errefuxiatu ziren

 ekarriak ordun bertan;

 gorrotoaren lege menpean

 murgildurikan benetan,

 bainan Herri borrokalariak

 berpiztu gintuen hartan.

 

 Autobusean honuntz etorri

 zineten txit gogortuak,

 ondo entzunak izan ziraden

 oihu, txistu ta tutuak;

 gureak ere kanporuntz joan

 ziren ahal zen altuak,

 nahiz indar gutxi izan zuekin

 bat egiteko prestuak.

 

 Majiña gartzeletan banandu

 gintuzten nahiean hautsi,

 presook hola sakabanatuz

 ez egiten genun etsi;

 gaurko ekintza ta batasuna

 zakurrek ezin sinetsi,

 helburu garbiak zeintsu diren

 denok dugu erakutsi.

 

 Bi hitzetan hau esan nahi dugu

 Euskadi guztiarentzat

 ta bereziki Bandres, Arzallus

 ta Azkarraga maltzurrentzat:

 lehen emandako hitza mantentzen

 dugula Herriarentzat

 zuek bai damutu zaretela

 español militarrentzat.

 

 Eskerrikasko Zorroagako

 jende jator ta sutsua,

 iraultzarako ikaslegoa

 fededun ta jakintsua;

 Herria jarri behar dezute

 zuen pare berdintsua,

 militantzian oinarritzen da

 etorkizun alaitsua.

 

 Agur ta ohore gazte, zahar,

 andre ta gizon zuzena,

 erakusteatik munduari

 indarra eta kemena;

 sasi tartetik sortzen ari da

 lore zoragarriena,

 denok osatzen dugun lorea

 izenez: Askatasuna.

 

 Zortzigarrenarekin dihoa

 oraingoz gure apurra,

 Askatasun sua mantentzeko

 zuek zarete egurra;

 Herriarentzat eman zazute

 bakoitzak bere apurra,

 hori horrela aizan ezkero

 gure dugu ziurra!!! `

 


inprimatu