inprimatu
Eskuara
Izenburua:
Eskuara
Sinadura:
Daranatz, Jean Baptiste
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Daranatz, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1235.zk.
Orrialdea:
4

Eskuara

 

Daranatz, J.B.

 

 Eskuaraz mintzo ziren gure arbasoak,

 Jendeki, ahaidego, gizalde osoak.

 Eskuaraz mintza gaiten, heien ondokoak,

 Haurrekin bereziki, zuek burhasoak.

 

 Ait'amen galtzarrean, altzo-besoetan,

 Haurretik hari-eta adin guzietan

 Zer da ederragorik Eskual-herrietan?

 Mintzai paregabe bat, bat zahar-guzietan.

 

 Munduko mintzoetan nun da hoin garbirik,

 Hoin gai on eta nasai, hoin biphil, bizirik?

 Eskuarak du elhea labur eta erne,

 Erran nahi den hura, laster duzu barne.

 

 Hitz huts alferrik gabe, zalhu-ta laņoki,

 Gauza gorak, barnenak, aiphatuz errechk,

 Eskuarak bere baithan daduzka ethorki,

 Ithurburu, zimendu, erroak, deblauki.

 

 Bere jitez, indarrez, dela asentatzen,

 Laguntz'arrotzik gabe, dela bururatzen,

 Nola etcheko jauna, burua gorarik,

 Badagoke Eskuara, ez du nihun zorrik.

 

 Eskuarak eremuak baititu zabalak,

 Aberats, gizen, nasai... zer huna ahalak!

 Gure gogoelari dohazkon asmuak

 Aira ditzazke nola arraina amuak.

 

 Gure bozkarioak ala bihotzminak,

 Eskuaraz ditzazkegu ontsa ager denak.

 Nola aiphu ditazke, chuchenez, legunki?

 Eskuara gozoenez, aberatsez, eiki.

 

 Lotsa bazira ere Eskuarazko Minez,

 Eskuarak badituzke hitz berriak antzez.

 Mindegian haziak, landare bezala,

 Hemen ere hitz gayak dire hala hala,

 

 Hitz gayak elgarrekin bil bitez, loth, cherta,

 Ez nola nahi bainan kaskoz moldatuta.

 Eskuara duzularik gozoki chertatzen,

 Asmuzik zorrotzenak dirare argitzen.

 

 Hala nola chaile trebearen eskuz

 Irazki eta bilba elgar trebeskatuz,

 Elgarrekin baitire josten eta lotzen,

 Tinki-tinkia gero oihal atheratzen.

 

 Non dire Eskuararen ethorki, adarrak,

 Nork ager hunen erro zail eta zaharra?

 Gure lehen ait'amak, Adam eta Eba.

 Eskuaraz mintzo ziren, omen hori bada.

 

 Babeleko lurrean guzien mintzara

 Nahas makhurtu arte omen zen Euskara.

 Guk dakigun gauza da, gauz'onak iraunkor,

 Zerbeit gisaz Eskuara dago hazkar gothor.

 

 Eskual-herrirat omen jautsi zen debrua

 Eskuara ikhasteko, kechurik burua.

 Zazpi urthe egonik juan behar izan zen,

 Ez eta ba doidoia ziolarik zuzen.

 

 Eskuarak iduri du ibai aberatsa,

 Ur garbienak bethi mutila dabiltza.

 Irakaspen on, argi, ditu barraiatzen,

 Eskuaran libru zarrik ez ierikatzen.

 

 Mahastian sertzetik ohoin aztaparrak

 Maiz, biribil daduzka hesiko lapharrak.

 Hala Eskuarak tieso deraukigu zaintzen

 Ohtura zaharrak, bai sinheste zuzen.

 

 Zamaldunari ihes mando muthiria

 Dabila uztar, salto, hezkaitz iduria.

 Eskuarari loth zaite, nola zamalduna,

 Hezi-eta dukezu azpiko leguna.

 

 Besarkatuz ingura, irangi, edoski,

 Hutnzak zuhaitza baitu ihartzen emeki,

 Orobat churga churga, haur ttipien gisa,

 Zuk, ama Eskuarari duzula irrisa.

 

 Eskuara ikhas, mintza, eskuara irakur.

 Lagunekin, etchean, elhe, solas, agur.

 Erdara behar bada, negurriz erdaraz,

 Erdaraz aphaindura, mamia Eskuaraz.

 

 Choriek nahi dute kayolatik ilkhi,

 Liliek ere noizbait jastatu iguzki.

 Erdaralat baledi zure ichuria,

 Erdaraz bakhan mintza, Eskuaraz loria.

 

 Indietarat dohan Eskualdun gazteak

 Sor-lekhuko alderat maiz bihotz-begiak.

 Ur handiaz bertzalde helduz geroztikan,

 Bere ametsak oro ditu Amerikan.

 

 Erdaldunen erdira orobat airatuz.

 Zaude hala Eskualdun, Eskuaraz mintzatuz.

 Joanago, sartzenago arrotz mintzaietan,

 Akhabo laster laite zutan piaietan.

 

 Nola etche choria goibel baita jartzen

 Laguna galdurikan, osoki tristatzen,

 Nigarren minez zaio begia ilhuntzen,

 Orobat Eskualduna delarik kaskointzen.

 

 Iphar aldean dirdir dago artizarra,

 Ziburun mariņelen kart'eta otana.

 Gure zeru gainean dirdir da Eskuara,

 Eskual izarrarekin goazen Jainkoa gana.

 

 


inprimatu