inprimatu
Dozenatxo bat bertso
Izenburua:
Dozenatxo bat bertso
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
763.zk.
Orrialdea:
13

 Dozenatxo bat bertso

 nai nituzke jarri

 jayetan kantatzeko

 entretenigarri,

 nere publikatzia,

 izango da sarri

 alabantzak emanaz

 zenbait neska zarri.

 

 Neska zar bat tentatzen

 asi naiz lenguan

 izan ere alako

 polita zeguan,

 umill eta seriyo

 itz egin genduan

 baño gusto guziyak

 ez dira munduan.

 

 Izketan asi giñan

 biyak goxo goxo,

 ezkontzeko mandatu

 egin diyot atzo;

 leyotikan ujuka

 ama ta bi atso;

 —Ez dek arrapatuko

 uste bezin mantso.

 

 Ama preparatu zait

 aserrez betia,

 lenbiziko ujuba:

 —¿Zenbat dek dotia?

 Ainbeste kostatako

 alaba maitia

 lastima izango dek

 iri ematia.

 

 —Nere fameliyari

 errespetoz eldu,

 inozente daudenak

 ez ditezen galdu,

 diru truka alaba

 nai zenduke saldu,

 ¿lenago gustokorik

 ez altzayo azaldu?

 

 —Nere jakinduriya

 ari da asetzen

 errex dala uste du

 zenbaitek ezkontzen;

 promesa on bat egin da

 ezpazera ontzen

 lanak izango dira

 zurekin konpontzen.

 

 Ez dezu sinistu nai

 egiya esandare,

 zintzua nai genduke

 pobria izandare,

 ¿gure baztarrak baño

 obiak nun dare

 alabari sasoya

 pixka bat juandare?

 

 —Bere alabarentzat

 orrenbeste fama,

 nik ez det sinistatzen,

 aiziak darama,

 zure baztarrian nik

 egitia lana,

 izan liteke baña

 

 —Ez aldala uste dek

 orren errespuestik?

 atarramentu onik

 mutil zarrak ez dik,

 nere alabak ez dauka

 ezkontzeko kezkik

 i ez bezelakua

 nai ezta zekazkik.

 

 —Itz bat esan bier det

 nere borondatez,

 ez banau iñork lotzen

 grilluz edo katez,

 ezkontzeko ideak

 banituan ustez,

 ardua maitatzen det

 andriaren partez.

 

 -Mutill malizioso

 deabruz betia

 ez dizut zabalduko

 geyago atia,

 beñere etzaitut izandu

 biotzez maitia,

 nigandik libre zera

 or konpon zaitia.

 

 Orra amabi bertso

 oraingo berriyak

 bere andregayari

 "Txirrita"k jarriyak,

 eman dizkit desgusto

 ikaragarriyak;

 negar egin lezake

 nigatik arriyak.

 


inprimatu