inprimatu
Donostiyako iru damacho
Izenburua:
Donostiyako iru damacho
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
726.zk.
Orrialdea:
7

Donostiyako iru damacho

 

 Donostiyako iru damatxo

 Errenderiyan dendari

 josten ere badakite baņan

 ardua edaten obeki.

 Eta kriskitin kraskitin

 arrosa klabelin

 ardua edaten obeki.

 

 Donostiyako Gaztelupeko

 sagarduaren gozua

 antxen edaten ari nitzala

 autsi zitzaidan basua.

 Eta kriskitin kraskitin

 arrosa klabelin

 basua kristalezkua.

 

 Donostiyako neskatxatxuak

 kalera nai dutenian:

 ama piperrik ez dago eta

 ba-noa salto batian.

 Eta kriskitin kraskitin

 arrosa klabelin

 ba-noa salto batian.

 

 Donostiyako iru damatxo

 irurak gona gorriak

 sartutzen dira tabernara-ta

 irtetzen dira ordiyak.

 Eta kriskitin kraskitin

 arrosa klabelin

 irtetzen dira ordiyak.

 

 Donostiyako iru damatxo

 Errenteriko kalian

 egunez oso triste ibili

 baņan dantzatu gabian.

 Eta kriskitin kraskitin

 arrosa klabelin

 bertako arramalian.

 

 Donostiarrak ekarri dute

 Getariyatik akerra

 kanpantorrian ipiņi dute

 Aita Santutzat dutela

 Eta kriskitin kraskitin

 arrosa klabelin

 Aita Santutzat dutela.

 

 Donostiyako neskatxatxuak

 mandatuen aintzakiyan

 mutillarekin egoten dira

 kalian jolaskeriyan.

 Eta kriskitin kraskitin

 arrosa klabelin

 posez algara aundiyan.

 

 Donostiyako arrantzaliak

 dira gizon txit bapuak

 gaztelupeko sagarduakin

 egiten ongi traguak

 Eta kriskitin kraskitin

 arrosa klabelin

 maiz bustirik abuak.

 


inprimatu