Don Lorentzo Bereziartua
Urrillak ogeitasei,
au berri mikatza!
jakin degun guziok
ez gaude ain lasa.
Obispo bat genduen,
eta ez eskasa,
aren egun laburrak
azkar dira pasa,
gaurko egunez eman
du azken arnasa.
Egiak esateko
askatu mingaņa,
nolatan aztu zure
ejenplu bikaņa?
Iņork egin ote du
Lorentzo, zuk aņa?
azkenean jo dezu
zerutako gaņa,
ortxe jasoko dezu
lurreko ordaņa.
Bost urtean izandu
zera gure artzai,
beste pixka batean
ala genduen nai;
gugandik joan zera
ta ez gaude alai,
Baņa on Lorentzo, zu,
egon zaite lasai
guzion Aita dago
zeruan zure zai.
Zuk egindako lanak
nai ditut gogora,
danak ondo jakingo
ditugu gerora.
Gipuzku osoa zuk
jaso dezu gora,
baņa zuretzat ere
eldu da denbora,
Jaunak eraman zaitu
Aitaren ondora.
Ezin degu aztu zu
gurekin egona,
izandu zera oso
osoko gizona.
Ba-dakizu erri au
otoizka dagona,
gaur agertu nai dizut
bere esker ona,
Jaunari eskatuaz
zure zoriona.
|