inprimatu
Dominus illuminatio mea (XXVI'garren salmua)
Izenburua:
Dominus illuminatio mea (XXVI'garren salmua)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Polikarpo Iraizoz)
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
190.zk.
Orrialdea:
349-350

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Dominus illuminatio mea (XXVI'garren salmua)

 

 

 AUNA nere argi,-Yauna nere gaizka;

 noren beldur naike bada?

 nere biziaren-gaztelua Yauna;

 nor edo zertaz ikara?

 

 Etsai gaixtagiñak-su ta gar zetozen

 ni bizirik irestera;

 baiña bide erdian-topo egin zuten,

 zabal erori lurrera.

 

 Naiz gudutaldeak-nere aurka yaiki,

 etzait biotza larritzen;

 naiz burruka gaitza-sortu neri aitzi,

 lasai azkar dut irauten.

 

 Auxe diot soilki-Yaunari eskatzen,

 auxe bakarrik billatzen:

 egotea beti-Yaunaren etxean

 bizirik nagon artean;

 

 ango ekuskari-atsegingarriak

 nere begiz ikusteko,

 nere Yainkoaren-yauretxe sandua

 begirunez ikertzeko.

 

 Yaunak bere etxolan-gerizatzen bainau

 zorigaixto-egunean;

 bere etxe barnean-begiratzen nau ta

 yasotzen arkaitz gaiñean.

 

 Nik orain burua-lasai yasoko dut

 etsai guzien gaiñeti;

 esker-oparia-eskaiñiko diot

 aharai zinkaz Yaunari.

 

 Nere dei-oiua-entzuizu errukiz,

 Yauna, erantzun zadazu;

 zure aurpegia-nik billa dezadan

 zerorrek esan didazu.

 

 Bai, gogo-biotzez-billatzen baituk nik

 zure begitarte ori;

 zure aurpegia-ez aldara bada,

 ez neregandik itzuli.

 

 Zure morroi au ez-asarrez iraitzi,

 nere laguntza zera ta;

 ez nazazu iguindu-ez bertanbera utzi,

 Yainko nere gaizkalea.

 

 Ezagun guziek-bai aita-amek ere

 utzi naute bertanbera;

 Yainkoak ordea-bere gain artu nau,

 izan du nitaz kupida.

 

 Artu bear dudan-bidea garbiro

 erakutsi zaidazu, Yauna;

 zure zuzenbidez-eroan nazazu

 nere etsaiak gora bera.

 

 Ez nazazu yarri-nere eseslen pean,

 ez utzi aien naiera;

 yakile makurrak-yaiki zaizkit aurka,

 tzarkeria daraiela.

 

 Yazarle guzien-amarruengatik

 bizi uste dut alere;

 bizien lurrean-Yaunaren ongia

 ikusiko dut ementxe.

 

 Ots bada, Yaunagan-ustea yar zazu,

 iraun, azkar iraun beti;

 zure biotz ori-bego adoretsu,

 Yauna baitan iguriki.

 


inprimatu