inprimatu
Domine, ne in furore tuo...(37'garren salmua)
Izenburua:
Domine, ne in furore tuo...(37'garren salmua)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Polikarpo Iraizoz)
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
164.zk.
Orrialdea:
137

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Domine, ne in furore tuo

 

 

 Jauna, ez ni sumindurik gogor artu,

 zure asarrean ez larderiatu.

 Urrikal zakizkit, Jauna, eri nauzu;

 nere ezur guziak kolokan dabilzkit

 miņen minez; Jauna, zuk senda nazazu.

 Nere anima oso nasirik dago,

 ta zu, Jauna, noiz arte asarre izango?

 Itzul zaite, Jauna, itzul neregana,

 bizirik beira zazu nere anima,

 gaizka nazazu zere urrikaltasunaz,

 Iņor ezpaita zutaz oroit obian,

 ta nork aipatuko zaitu zu il-errian?

 Nekaturik nago intziri egitez,

 malkoz ikusten dut oea gauero,

 nere oatzea bustitzen negarrez.

 Nere begiak lausotu dira asarrez,

 zartzen ari naiz nere etsaien artean.

 Alde nigandik, gaizki-egille tzarrak,

 Jaunak entzun ditu nere deadarrak.

 Jaunak nere otoitza ongi artu du,

 nere eske-oiua Jaunak aditu du.

 Nere etsaiak lotsa bitez eta nasi,

 belaxe lotsa bitez ta atzera itzuli.

 


inprimatu