inprimatu
Domine, Deus salutis meae (LXXXVII'garren salmua)
Izenburua:
Domine, Deus salutis meae (LXXXVII'garren salmua)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Polikarpo Iraizoz)
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
183.zk.
Orrialdea:
238

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Domine, Deus salutis meate (LXXXVII'garren salmua)

 

 

 Egunez dei dagitzut, oi nere Yaun Yainkoa,

 gauez nere otoitza zuregana dioa.

 

 Nere otoitza, Yauna, zuregana sor bedi,

 kur zozu belarria nere deadarrari.

 

 Min oiñazez asea baita nere anima,

 ilerri ondo ondoan dago nere bizia.

 

 Lezera yausten diren yendekin naiz etsia,

 badirudit indarrik eztuen gizakia.

 

 Nere gain utzia naiz ildakoak bezela,

 illobian dagozen zaurituen antzera;

 

 ezpaitzera oietaz oroitzen zu geroztik,

 egotzi baitituzu nere esku-estalpetik.

 

 Utzi nauzu erabat leze sakon barnean,

 ortzi nauzu ilunbetan, osiñaren azpian.

 

 Nere gain gogortu da zure sumin bizia,

 zure ugolde guziak nere gain yautsi dira,

 

 Nere ezagun maiteak urrundu dizkidatzu,

 guzion iguingarri ta nazka egin nauzu.

 

 Irtenbiderik eztut, ain ertsirik bainago,

 begiak miñen miñez auldu zaizkit zearo.

 

 Oiuz ari natzaitzu egun osoan, Yauna,

 nere eskuak luzatzen arrenka zuregana.

 

 Illentzat miraririk bai al dagizu bada?

 zenduak pitz al daizke gure goraipatzera?

 

 Aipu al da obian zure urrikaltasuna,

 ta ondamen-tokian zure zintzotasuna?

 

 Zure egiñak ezagun ote dira illunbetan,

 zure zuzenbidea ahantz-erri beltzean?

 

 Argatik zuri, Yauna, oiuz ari natzaitzu,

 nere otoitza goizik bidera datorkizu.

 

 Zertaz iraizten duzu, Yauna, nere anima?

 zergatik aldaratzen nigandik aurpegia?

 

 Lander bat naiz, akituz nator gaztetandikan,

 zure izu-laborriak yasenez auldu nintzan.

 

 Zure asarre gaitzak nere gain yautsi dire,

 zure-beldu-ikarek egotzi, galdu naute.

 

 Urak bezela naute esitzen egunoro,

 guziak multzutu ta ertsi naute osoro.

 

 Urrundu dizkidatzu adiskide lagunak,

 nigandik aldaratu nere maite ezagunak.

 


inprimatu