inprimatu
Dixit? Custodiam vias meas. (XXXVIII'garren salmoa)
Izenburua:
Dixit? Custodiam vias meas. (XXXVIII'garren salmoa)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Polikarpo Iraizoz)
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
191.zk.
Orrialdea:
364-365

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Dixit? Custodiam vias meas. (XXXVIII'garren salmoa)

 

 

 Baiki! (esan nuen nere biotzean),

 nere urratsak ongi zainduko baititut,

 nere miaz utsik egin ez dezadan.

 

 «Ezarriko diot nere agoari

 musuko estua, obendi gaixtoa

 aurrean delarik, ongian igari.»

 

 Ixilik egon naiz, eztut egin txintik,

 nere barrenean naiz ez izan onik;

 ola nere miña gaizkitu egin da.

 

 Irakiten daukat barnean biotza,

 gogoetan ario iseki zait sua,

 mintzatu egin naiz marmariaz ola:

 

 «Erakuts zaidazu nere azken-muga,

 zein den nere egunean neguria, Yauna,

 ezagun dezadan zein naizen utsala.

 

 «Arra bete luze da nere bibzia,

 ezaren parea da nere izatea.»

 Bai, ezerez bat da gizon sendoena!

 

 Gizona igitzen da itzal bat iduri,

 alferretan dabil ara-ona urduri.

 

 Dirua multzuka bildu, ta ez daki

 nork yasoko duen gero altxor ori.

 

 Ta nik zer dezaket iguriki, Yauna?

 zure baitan daukat nere ustekaria.

 

 Nere gaixtakeri oben orotatik

 atera nazazu arren, ta ez yarri

 ni gizon eroen irri-parragarri.

 

 Ixildu naiz, eztut agoa zabaldu,

 zuk egiña baita guzi ori. Baiña

 zure ukaldi oiek nigandik aldendu,

 zure esku gogorraz akitua naiz ta.

 

 Zuk gizona zuzen ibilazten duzu

 bere obenetaz isuntzen duzula;

 pipiak bezela ondatzen diozu

 berak maiteena duen ondasuna.

 

 Baiki! ezerez bat, utsa da gizona!

 

 Nere eske-otoitza, Yauna, entzun zazu,

 nere malko miñei gogo-emaiezu.

 

 Nere oiuari ea entzungor izan,

 arrotz bat bainaiz ni zure aintzinean,

 bidekari bat naiz nere aiten gisan.

 

 Zure begi ori nigandik itzuli,

 goiere nadin ta pixka bat atseden

 emendik yoan ta suntsitu baiño len.

 


inprimatu