inprimatu
Deus, quis similis erit tibi? (LXXXII'garren salmoa)
Izenburua:
Deus, quis similis erit tibi? (LXXXII'garren salmoa)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Polikarpo Iraizoz)
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
179.zk.
Orrialdea:
178-179

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Deus, quis similis erit tibu? (LXXXII'garren salmoa)

 

 

 Yauna, ez egon ixilik,

 ez entzungor ta geldirik!

 zure etsaiak ari dirade zalapartan arroturik,

 zure gaitzesleak dabiltz burua gora ta zutik.

 

 Bai, zure erri onen kalte

 xede maltzurra artu dute;

 zure magalpekoen aurka asmaketan diardute,

 elkarri oiu egin ta onela mintzo zaizkote:

 

 «Atozte, alkar arturik

 dugun erri ori aurtik;

 Israel ezezta dezagun, gal osoro lur gainetik,

 orren izena ez bedi aipa ere gaurgeroztik.»

 

 Ago ba ez xede ori

 artu dute guri aitzi;

 ongundez elkartu dirade gudu egiteko zuri,

 Edom, Ismael ta Moab dire oien buruzagi.

 

 Hagar ta Gebal or dire,

 bai Amon ta Amalek ere;

 bai Filistea eta Tiro, Asur ere batu zaie,

 Lot-en semeai guziok eskua eman diete.

 

 Urra zatzu, bein Madian

 urratu zenuen eran;

 Sisara ta Yabin bezela Kison ugalde ondoan,

 Endor-en galdu baitziren, ta lurraren ongarri izan.

 

 Egitzu aien nausiak

 Oreb ta Zeb-en baldeak;

 Zebah ta Salmanaren pare beroien aitzindariak,

 esan baitute: «Geuretu ditzagun Yainko-etxeak.»

 

 Nahas zatzu, Yauna bertan!

 erabilatzu firristan,

 arat-unat txirrindolaka dabiltzen ostoen eran,

 aizeak zurrunbilotzen duen lastoaren gisan.

 

 Yauna, zure asarrea

 bidal zaiezu gainera,

 oiana ere ta errausten duen suaren antzera,

 mendiak ere-pispiltzen dituen garra bezela.

 

 Orla zure ekaitz-burrunbaz

 bana zatzu nahas-mahas!

 beren burua bete zazu ahalkeizun eta lotsaz,

 itzul diten zuregana eta oroit zure izenaz.

 

 Geldi bitez parragarri

 sekula guzian beti;

 lotsa bitez eta ezdeustu, aitor bezate goraki

 zu zerala Guziz-Gora, zu lur osoaren nausi.

 


inprimatu