inprimatu
Denbora, leku, zeru ta lurrak
Izenburua:
Denbora, leku, zeru ta lurrak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
634.zk.
Orrialdea:
7

 Denbora, leku, Zeru ta lurrak,

 izar da illargi, eguzkiyak,

 Kristaba, aizia, animaliyak

 Ur gezak eta gaziyak

 Aita Eternuak sei egunian

 Egin zituan guziyak

 Merezi du ta eman zaizkagun

 Eskerrak eta graziyak.

 

 Aita Eternuak, Adan eta Eba

 Egin zituan aurrena

 Lendabiziko gizasemea

 Emakumia urrena

 Baratza frutaz bete betian

 Sartu zituan barrena

 Baņan etzuten ondo kunplitu

 Eman ziyoten ordena.

 

 Demonioak ziyon Ebari:

 —Fruta artatik jan zazu

 Aita Eternuak dakien ainbat

 Orduan jakingo dezu

 Berak ori nai eztubelako

 Zuri debekatu dizu

 Orra esan nik egiya bat

 Gusto dezuna izazu.

 

 Allegatu zan Adan ta Ebari

 Fruta ortatik jatia

 Etzan posible mundu ontatik

 Iņor Zerura juatia

 Oyek kunplitu etzutelako

 Jaunaren borondatia

 Itxi ziguten guziyentzako

 Zabalik zegon atia.

 

 Adan da Ebaren, Kain da Abel

 Igualak izan eztia,

 Inbiriyaren gorrotu gaiztoz

 Iltzuten batek bestia

 Arrazoyaren biderik gabe

 Anaya zarrak gaztia

 Alakuari kostako zaye

 Zeruba irabaztia.

 

 Lau milla urtian egondu ziran

 Zeruko atiak itxita

 Zenbait anima triste bazegon

 Linbo beltzera jetxita,

 Betiko ala biarko zala

 Beren artian etzita

 Zori onian egin zioten

 Salbadoriak bisita.

 

 Aldan maizena erraza zagun

 Nere Jesukristo Jauna

 Jakiņik dala Jaungoiko eta

 Gizon egiazko ona

 Gurutze pisu baten azpiyan

 Ain gogoz iltzera juana

 Guri atiak zabaldu eta

 Orain Zeruan dagona.

 

 Kristau guziyak siņista zagun.

 Eskriturak dakarrena

 Zeru ta lurren agintariya

 Jesukristo da aurrena

 Eskubidiak arrek emanda

 Aita Santua urrena,

 Batikanoko artzai umilla

 Pio amaikagarrena.

 

 Kristoren bidez Apostoluak

 Zabaldu zuten klerua

 Ayen autikan ateria da

 Lendabiziko Kredua

 Mandamentu ta artikuluak

 Dotriņan dauden modua

 Oyek sinisten eztituenik

 Ezta sartuko Zerua.

 

 Aita Santua Erroman dago

 Oso gizon seriyua

 Abisatzen du gaņian dala

 Gizonarentzat eriyua

 Gaiztuenari barkatutzeko

 Bada erremeriyua

 Orrengatikan deitzen diyogu

 Kristoren bikariyua.

 

 Amaika bider letu izan det

 Lengo Dotriņa zarretik

 Gezurra esanda ez gera libre

 Pekatuaren zorretik,

 Bi bidetara partitu biegu

 Jesukristoren aurretik,

 Ezkerre juaten danako aldetik

 Pagatuko du larrutik.

 

 Kondenatu azken fiņeko

 Penagarrizko pausuak

 Bi itz bakarrak esango dizka

 Gure Jaun amorosuak:

 —Orain ez dago bazkaziyorik

 Kunplitu dira plazuak

 Zere pagua emango dizu

 Serbitu dezun maisuak.

 


inprimatu