inprimatu
Denbora leku zeru ta lurrak
Izenburua:
Denbora leku zeru ta lurrak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
626.zk.
Orrialdea:
8

Arantza

 

 Denbora leku Zeru ta lurrak

 izar da illargi eguzkiyak

 kristaba aizia animaliyak

 ur gezak eta gaziyak

 Aita Eternuak sei egunian

 egin zituan guziyak

 merezi du ta eman zaizkagun

 eskerrak eta graziyak.

 

 Aita Eternuak Adan da Eba

 egin zituan aurrena

 lendabiziko gizasemia

 emakumia urrena

 baratza frutaz bete betia

 sartu zituan barrena

 baņan etzuten ondo kunplitu

 eman ziyoten ordena.

 

 Demonioak ziyon Eba'ri

 fruta artatik jan zazu

 Aita Eternuak dakien ainbat

 orduan jakingo dezu

 berak ori nai ez dubelako

 zuri debekatu dizu

 orra esan nik egiya eta

 orain naizuna egizu.

 

 Allegatu zan Adan da Ebak

 fruta artatik jatia

 etzan posible mundu ontatik

 iņor zerura juatia

 oyek kunplitu etzutelako

 Jaunaren borondatia

 itxi ziguten guzientzako

 zabalik zegon atia.

 

 Adan da Eba'ren, Kain da Abel

 igualak izan etziran

 inbidiyaren gorroto gaiztoz

 il zuen batek bestia

 arrazoyaren biderik gabe

 anaya zarrak gaztia

 alakuari kostako zayo

 zerua irabaztea.

 

 Lau milla urtian egondu ziran

 zeruko atiak itxita

 zenbait anima triste bazegon

 linbo beltzera jetxita

 betiko ala biarko zala

 beren urtian etsita

 zorionian egin ziyoten

 Salbadoriak bisita.

 

 Al dan maizena erreza zagun

 Jesukristo nere Jauna

 jakiņik dala Jaungoiko eta

 gizon egiazko ona

 gurutze pisu baten azpiyan

 ain gogoz iltzera juana

 guri atiak zabaldu eta

 orain zeruan dagona.

 

 Kristau guziyak sinista zagun

 eskriturak dakarrena

 zeru ta lurren agintariya

 Jesukristo da aurrena

 eskubidiak arrek emanda

 Aita Santua urrena

 Batikanoko artzai umilla

 Pio amaikagarrena.

 

 Kristoren bidez Apostoluak

 zabaldu zuten klerua

 ayen autikan ateria da

 lendabiziko kredua

 mandamentu ta artikuluak

 dotriņan dauden moduan

 oyek sinisten ez dituenik

 ez da sartuko zeruan.

 

 Aita Santua Erroma'n dago

 oso gizon seriyua

 abisatzen gaņian dala

 guziontzat erigua

 gaiztuenari barkatutzeko

 badu erremeriyua

 orrengatikan deitzen diyogu

 Kristoren bikariyua.

 

 Amaika bider letu izan det

 lengo dotriņa zarretik

 gezurra esan da ez gera libre

 pekatuaren zosetik

 bi bideetara partitu biegu

 Jesukristoren aurretik

 ezkerretatik juaten danak

 pagatuko du larrutik.

 

 Kondenatuen azken fiņeko

 penagarrizko pausuak

 bi itz bakarrak esango dizka

 gure Jaun amorosuak

 oraņ ez dago barkaziyorik

 kunplitu dira plazuak

 zere pagua emango dizu

 serbitu dezun maisuak.

 


inprimatu