inprimatu
Deba'ko itxuarena
Izenburua:
Deba'ko itxuarena
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(N.Etxaniz ?)
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskerazaintza.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
[58]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Deba'ko itxuarena

 

 

 -1-

 

 Orain asiko degu

 Debako itxu kanta: (bis)

 erri ontan badu norbaitek

 borondate galanta.

 ¡Ai, ai, ai!.

 Erri ontan badu norbaitek

 borondate galanta.

 

 ¡Ai au azkengabeko

 gorroto zistriña!.

 ¡Noiz amaituko ote dek

 orren pipermiña!.

 Batzuek beti zeudek

 edaten ozpiña.

 ¡Auxen dek baña

 amorró piña

 kendu eziña!.

 

 -2-

 

 Ezta beste iñun itxu

 onen antzekorik:

 bista ona izan arren

 urkoa ikusi eziñik.

 ¡Ai au azkengabeko...

 

 -3-

 

 Debako aurrak ziran

 jolasten kantetan:

 baña norbaiti gaitz egin

 zioten nunbait estetan.

 

 -4-

 

 Asmatu zitun azkar

 gezurrezko opilak:

 baita alperrik bialdu

 etxera guardizibilak.

 

 -5-

 

 Asmatu Kontakatilu ori

 ibai kristau bapua!.

 Aria jaurtiki eta

 ezkuta bere ezkua.

 

 -6-

 

 Apaiz bat omen-degu

 oso separatista:

 apaiza beti apaiz da

 ez izan aren fatxista:

 gezurzulo ori ez ote-da

 biotzez komunista.

 

 -7-

 

 Apaiza ez izan arren

 bere gogokoa:

 erespeloa artzen dio

 txakurrari añakoa.

 

 -8-

 

 ¿Jaunak noiz ote zien

 agindu kristauei,

 men-egiteko bakarrik

 fatxista diran apaizei

 

 -9-

 

 Orain amaituko det

 Debako itxu kanta:

 ¡Jaunak biurtu bezaio

 begi bietako bista!.

 

 (1) Abesti au "Ez dago

 larrosarik arantzarik

 gabe" bezela abesten da.

 


inprimatu