inprimatu
Dabid'en VI eresia
Izenburua:
Dabid'en VI eresia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: O.)
Egilea(k):
O.

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Dabid'en VI eresia

 

 

 1.

 

 Ereslari nagusiari. Ots-ariz joteko.

 

 2.

 

 Jauna, ez ni zentzatu asarrez,

 ez eta zigorkatu sumiņez.

 

 3.

 

 Erruki zakidaz, Jauna, makala naz-ta;

 osatu nagizu, Jauna, azur-ikaraz bai nago,

 

 4.

 

 Eta sarrakioak artu nau oso-osoan;

 Zu, barriz, Jauna, noiz arte olan...?

 

 5.

 

 Biur zakidaz, Jauna, jarein nire gogoa;

 Errukior zara-ta, onez atara nagizu.

 

 6.

 

 Il ezkero, ez da iņor Zutzaz gogoratzen;

 lurpean nok zaitu goratuko?

 

 7.

 

 Intziriz nekatuta naukazu,

 gauero negar busti daroat oia,

 neure malkoz ezkotzen dot etzalekua.

 

 8.

 

 Naigabez lausotuak ditut begiak,

 ainbat etsaien artean zaartu egin yataz.

 

 9.

 

 Zoaze nigandik gaizkille guztiak,

 nire negar-otsa Jaunak entzun dau-ta;

 

 10.

 

 Jaunak entzun dan nire eskaria,

 onda artu dan Jaunak nire otoitza.

 

 11.

 

 Arerio yatazan guztiak lotsaz

 ta sarrakioz ase beitez osoro;

 bioaz laster nigandik, lotsa gorrian.

 


inprimatu