inprimatu
Dabid'en V eresia
Izenburua:
Dabid'en V eresia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: O.)
Egilea(k):
O.

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
169

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Dabid'en V eresia

 

 

 1.

 

 Ereslarien nagusiarentzat. Txistuz joteko

 

 2.

 

 Jauna, artu belarriz nire itzak,

 entzun nire intziria!

 

 3.

 

 Zagoz adi nire otoitz-oiura,

 ene errege ta ene Jainko!

 

 4.

 

 Zuri ba dei dagitzut, Jauna;

 goizetik entzuten dozu nire abotsa;

 goiztik deskintzudaz otoiak, eta zain nago

 

 5.

 

 Zu etzara, ba, txarra eder yakon Jainkoa

 gaizto zalea ezta bizi zure ondoan,

 

 6.

 

 Zure aurrean gizatxarrik be ezin egon.

 Iguin dituzu gaitzaz dabiltzanak,

 

 7.

 

 ondatzen dozuz guzur-ontzi guztiak;

 gizon odolzale ta maltzurra

 gorrotogarri yako Jaunari.

 

 8.

 

 Ni, barriz, zure esker andiagaitik,

 zure etxean sartuko naz,

 zure jauretxe santuan auzpeztuko naz,

 zure bildurrez, Jauna!

 

 9.

 

 Eroan naizu zuzen, ene etsaiei buruz,

 lautu egizu zure bidea nire aurrean.

 

 10.

 

 Arein aoan, izan be, ezta zintzotasunik;

 maltzurkeri eioten diardu arein biotzak;

 arein zintzurra illobi agiri da;

 zurikeria dabe mingaiņetan.

 

 11.

 

 Zigortu egizuz, Jainko orrek!

 bioaz gain-bera arein asmoak;

 euren txarkeri ugariakaitik uxa egizuz,

 zure aurka biurriak bait-dira.

 

 12.

 

 Poztu beitez, ostera, Zugana doazan guztiak,

 pozezko jai begie beti-betiko.

 Zaindu egizuz bai, ta poztu beitez Zugan,

 zure izena maite dabenak.

 Zintzoa ba Zuk onetsiko, Jauna:

 babeskiz lez, ondonaiez ingaratuko dozu

 


inprimatu