inprimatu
Dabid'en IX eresia
Izenburua:
Dabid'en IX eresia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: O.)
Egilea(k):
O.

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
108

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Dabid'en IX eresia

 

 

 1.

 

 Zergaitik, Jauna, urrin geratzen zara?

 Zergaitik Zu gorde larri-aldietan?

 

 2.

 

 Ta gaiztoa puztua ta txiroa ezetsia,

 arek asmatzen dautsozan gozurrez lotua?

 

 3.

 

 Dongea, ba, bere nai okerrez arrotzen da,

 ta lapurrok biraoka Jauna nardatu.

 

 4.

 

 Gaiztoak arro diņo: "Ez da A konturatzen,

 ba ete da gero Jainkorik?" Or aren asmoa.

 

 5.

 

 On-joriak dira aren bideak aldioro;

 urrin zure asmoak aren gogotik;

 aurrez-aurre daukan oro ezesten dau.

 

 6.

 

 Biotz-barruan diņo; "Koloka eziņa ni;

 gizaldien gizaldiz ez nau gaitzak joko".

 

 7.

 

 Birao, guzur ta marruz beterik dauko agoa;

 min-azpia, barriz, neke ta iseka-ziriz.

 

 8.

 

 Zelataka jarri oi da auzune ondoetan,

 ixil-gordean il oi dau erru bakoa;

 aren begiak gaixoren baten begira.

 

 9.

 

 Itzalgaizka dago, leoia zuloan lez,

 gordeta dago landerra orantzeko:

 bere sarera ekarriz, gaixoa oratzen.

 

 10.

 

 Makurtzen da, lurrean etzunik,

 eta aren oldarrera gaixoak jausten.

 

 11.

 

 Bere kautan au diņo: "Aiztu da Jainkoa,

 arpegia okertzen, ez dau iņoiz ikusten".

 

 12.

 

 Jagi, Jainko Jauna; jaso zure eskua!

 Ez aiztu ta laga, arren, gaixoak!

 

 13.

 

 Zergaitik okerrak Jainkoa nardatu,

 bere barruan esanik: "Ez da aspertuko?"

 

 14.

 

 Zuk, ostera, ba-dakusa: neke-lorrera adi,

 oneik zeure eskupean jarteko;

 gaixoak Zugan itxi dan bere ardura,

 Zu zara umezurtzaren laguntzaille.

 

 15.

 

 Ausi egizu obendi ta gaizkiņaren besoa;

 Zuk aspertuko aren gaiztakeria, ta kitu.

 

 16.

 

 Jauna da Errega orain eta beti,

 atzerriak aren lurretik erkatuak dira.

 

 l7.

 

 Apalen eskakizuna entzun dozu, Jauna,

 arien biotza sendotu dozu, belarria makur.

 

 18.

 

 Umezurtz ta zapalduen eskua zaindua daiten,

 eta gizon lurkoiak iņor gaurgero bildur ez dagian.

 


inprimatu