inprimatu
Dabid'en II eresia
Izenburua:
Dabid'en II eresia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: O.)
Egilea(k):
O.

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
103

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Dabid'en II eresia

 

 

 1.

 

 Zertan dabiltz zalapartaka arrotzak,

 Eta erriak ames alperretan?

 

 2.

 

 Lurreko agintariak jagi dira

 Eta nagusiak batean alkartu,

 Jaunaren eta Aren Igurtziaren aurka.

 

 3.

 

 "Ausi daiguzan -diñoe- arein kateiak,

 Astindu daiguzan arein estuntzak!"

 

 4.

 

 Goietan bizi danak, ostera, barre dagi,

 Jaun Goikoak purrust dagioe.

 

 5.

 Noizbait asarrekor mintzatzen yake,

 Ta bere sumiñez izu-ikaratzen ditu

 

 6.

 

 "Nik, barriz, ene Errege Sion'en,

 Neure mendi gurenean jarri dot!"

 

 7.

 

 Jaunak eragabia iragarten dot:

 Jaunak au esan daust: "Zu nire Seme;

 Neuk sortu zaitut gaur, berton.

 

 8.

 

 Eskatu. ta atzerriak damoketzudaz ondore,

 Ta lur-mugaraiñokoa zure ondasun.

 

 9.

 

 Burdin-zigorrez zuzenduko dituzu eurak,

 Lapikogiñaren ontzia lez apurtu".

 

 10.

 

 Onezkero, ba, adi zagoze, nagusiok;

 Lurra jaurtzen dozuenok, senera zaiteze.

 

 11.

 

 Otseindu Jauna begirunez eta goretsi;

 Bildur-ikaraz Ari morroi zakioez,

 

 12.

 

 Asarratu ez dakizuen eta bidea galdu,

 Aren asarrea arin baila goritzen.

 Zorioutsu, Aren babesera doazanak!

 


inprimatu