inprimatu
Dabid'en eresiak (X., XI., XII., XIII.gnk.)
Izenburua:
Dabid'en eresiak (X., XI., XII., XIII.gnk.)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: O.)
Egilea(k):
O.

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
162

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Dabid'en eresiak (X., XI., XII., XIII.gnk.)

 

 

 X' garrena

 

 1.

 

 Ereslarien nagusiari, Dabid'ena.

 Iges dagit Jaunagana, ta zelan diñostazue:

 "Egaz egik mendira, txoriaren antzera?

 

 2.

 

 Orra or peketariak makoa tenk,

 kirio gaiñean gezia jarten dabe,

 biotz-zuzenak illunetan gezikatzeko.

 

 3.

 

 Oiñarriak bota ta irauli ezkero,

 zer egin dagike gizon zuzenak?"

 

 4.

 

 Jauna bere jauregi santuan dago;

 Jaunak zeruan bere jarlekua.

 Aren begiok beira dagoz,

 aren betazalak giza-semeak ikertzen.

 

 5.

 

 Jaunak, ona zein gaizto, bardin ikusten;

 txarra maite dauana iguin yako Ari.

 

 6.

 

 Obendien gain ikatz ixetu ta sulburra;

 arein edontzi-zatiak aize kiskalgarri.

 

 7.

 

 Zuzen da Jauna, bai zuzenbidea maite dan.

 Aren arpegia, artezak ikusiko dabe.

 

 XI' garrena

 

 1.

 

 Ereslarien nagusiari. Dabid'ena.

 

 2.

 

 Begira, Jauna! Amaitu dira zintzoak,

 giza-semeetan bakandu da kirmentasuna.

 

 3.

 

 Danak dabiltz alkarri guzur sakaka,

 ezpan maltzur ta biotz-izur ari dira.

 

 4.

 

 Jaunak atera begiz errotik ezpan guzurtiak;

 eta itz arroputzak dariozan müña.

 

 5.

 

 Au diñoenak: "Geure müñez gara azkar;

 geure ezpanen jabe: nor gure uagusi?"

 

 6.

 

 -"Apalen larri ta txiroen intziragaitik,

 berealaxe jagiko naz, diño Jaunak;

 gogo daunari osasuna emongo dautsat".

 

 7.

 

 Jaunaren itzak, itz zintzoak aurki,

 zidar urtu, lurrez garbi, zazpitan aratz.

 

 8.

 

 Zuk, Jaun orrek, begiratuko gaituzu,

 ta gizaldi ontatik zaindu betiko.

 

 9.

 

 Gure inguruan dabiltz gaizkiñak,

 goratzen diranean gizonik doillorrenak.

 

 XII' garrena

 

 1.

 

 Ereslarien nagusiari. Dabid'ena

 

 2.

 

 Nozarte, Jauna, Zuk ni oso aiztu?

 Nozarte ostenduko daustazu arpegia?

 

 3.

 

 Nozarte nik irauli bearko miñak barru,

 egunero biotza kezkaz oiñazetua?

 Nozarte arerioa nitzaz goratuko?

 

 4.

 

 Begira, entzun nagizu, ene Jainko Jauna!

 Argi eidazuz begiok, erio-loak ar ez nagian,

 

 5.

 

 nire etsaiak esan ez daian: "Azpira yoat";

 jausi ba'nedi, ez beitez poz nire arerioak.

 

 6.

 

 zure errukian uste osoa izan ondoren.

 Zugandiko laguntzaz alaitu bekit biotza;

 onez ase nindulako, gora dagidan Jauna.

 

 XIII'a garrena

 

 1.

 

 Eleslarien nagusiari. Dabid'ena.

 Zoroak diño bere kautan:

 "Ez da Jaungoikorik".

 Usteldu ta nazkagarriak egin ebezan;

 ez da bat bera be ona dagianik.

 

 2.

 

 Jaunak zerutik gain-beira dauz gizakiak,

 Jainkoaz ardura ta billa dabillenik ete dan.

 

 3.

 

 Danak, erabat, bidekatu ta gaizlotu ziran.

 ez dago on dagianik, esta bat bera be.

 

 4.

 

 Ez ete konturatzen gatxa dagienak oro,

 nire erria ogia lez irusten dabenak?

 Jaunari ez eutsoen olesik egin:

 

 5.

 

 izu-ikaraz dardaraztuko dira noizbait,

 Jainkoa zintzo-endakoakaz dago-ta.

 

 6.

 

 Gaixoaren asmua nastu gura dozue;

 baiña Jauna da aren igesleku.

 

 7.

 

 Ai, Sion'dik ba'letor Israel'en osasuna!

 Jaunak bere erriaren zoria aldatzean,

 Jakob'ek pozez gora egingo, Israel alaituko.


inprimatu