inprimatu
Zuberoa
Izenburua:
Zuberoa
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1903
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
853.zk.
Orrialdea:
2-3

Zuberoa

 

Yoanes Garaztarra

 

 1

 

 Ezagutzen duzia, Zubera phartia,

 Eskual-Herri guzian lekhu aiphatia?

 Han izatu niz eta nago choratia;

 Balio du gaur hartaz bi hitz erratia.

 

 2

 

 Mendi goren inguru oihanak handirik;

 Zelhaiak gain gainetan zabal ta pherderik;

 Zolan aldiz urdoki nasaiak ederrik:

 Zuberako kampoa hola da eginik.

 

 3

 

 Hantchet etche multcho bat, herritto bat duzu;

 Haratchago bertze bat berdin ikus zazu;

 Ez ilhun, ez ba churi ageri ditugu.

 Hetan daude alegre muthil lerden batzu,

 

 4

 

 Ahuņeraino ere dir'egon tokiak

 Arthaldi ederrekin bizi han yendiak;

 Orkhatzak bezein sano derade guziak:

 Indarrak emendatzen tu libertatiak.

 

 5

 

 Horra Zuberatarra non dagon lanian;

 Goizik hasia eta han da ilhunian.

 Lau egunez hark ez du oren bat phausian.

 Urhiak gero baitu molxatto luzian.

 

 6

 

 Agudo ta zuhurra, bainan ez zikhoitza;

 Egunttu batzuz harek arin du bihotza:

 Yan, edan, dantza eta goratik-an botza;

 Adiskidekin ez du behinere hotza.

 

 7

 

 Phest' arratsaldi batez, zoazi plazara.

 Chirulak yoiten badu han dantza zaharra,

 Ikhus Zuberatarrak zalhu nol'ainhera;

 Ochala! guk bagindu hen izterzain bera!

 

 8

 

 Merkhatuko eguna hor heldu denian.

 Zuberatarra doa makila eskian,

 Espartin churietan zangoak gustian;

 Etcherako othe da arratsen bakian.

 

 9

 

 Zuberatarņo horren makhur handiena:

 Makhila ibiltzeko hura da lehena:

 Adiskidetzat bethi gizon hoberena;

 Bakia maite eta gerlaz ez du phena.

 

 10

 

 Laphurtarrak irri bat Zuberarendako,

 Batre ez omen hati trufa egiteko;

 Han tu buru, zangoak khausitzen zalhusko.

 Zolatik-gain gizonak eginak berdinsko.

 

 11

 

 Zuberatarrak dio: Badea makharrik.

 Zolaren arabera gaina den eginik?

 Zer kaskoa nuken baitu dilindan gerritik?

 Kintal bat Laphurtarren alderdi pizutik?

 

 12

 

 Bachinabartar hori mintzo da bieri:

 Bib' Eskualdun guziak! Amodio elgarri!

 Dugun pilotan eta bai izan dantzari;

 Egun batzuez ere oro bertsulari.

 


inprimatu