inprimatu
Uda
Izenburua:
Uda
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1266.zk.
Orrialdea:
4

Uda

 

Joanes Garaztarra

 

 Martchoko ekhiak, hatsaz beroturik,

 Harro erazi tu lur pian hozturik

 Ziren err, azi ala uzIa geiak:

 Abiotan dira udako ezteiak.

 

 Houna Aphirila, jinik mezulari;

 Gozo da sogitia haren jaunts durari:

 Liliak iraurririk dira bazterretan,

 Sorho, alhor, oihan, bide ezpondetan.

 

 Tchoriak utzi du bere tchinta hotza;

 Ozenturik berriz galdu zian botza,

 Charamelaz dauzka, Maiatz lehenetik,

 Zeliari eskerrak zuhain adarretik.

 

 Ekhiaren bidia illabur deno zelian.

 Laboraria ez, da ageri elgian;

 Orai han dabila, boustirik izerdiz.

 Sailla urhent eta sailliala berriz.

 

 Hourak hertu dira, onddo liliak jelki,

 Arramaiatza jin ekhi su tholtzeki;

 Bedats oiheginik, kukia ichiltu da;

 Rochinolak orai khantaturen uda.

 

 Uda: unhurriaren gogoko otthia,

 Bethi ezachola, bethi lan gabia,

 Kzi! Kzi! hasirik da, chaz bezala bardin,

 Sabela dialarik hahorouetan arhin.

 

 Uda: orzondoko, hegalak nigarrez,

 Erlia jelkhiten lanerat su garren;

 Bortietarano, uillu agudoua,

 Eztiaren bilha, liliz lili doua.

 

 Uda: lurra, goure unhude bigunak,

 Hedaturik dutu bere hount arzunak;

 Ogi, artho, fruta ekhiari daude,

 Hountzeko bidetan bakhotcha ber'alde.

 

 Gizonaren uda lore eta lili;

 Harek ametsetan gutu erabili;

 Uda itzali da, erori negia.

 Thorpe da uduriz jinkouaren legia,

 


inprimatu