inprimatu
Pelota partida
Izenburua:
Pelota partida
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1093.zk.
Orrialdea:
4

Pelota partida

 

Joanes

 

 Zer ezar kasetan? Zerbait zahar berri?

 Besterik ezta ja orano ageri.

 Gouazan hortara;

 Ostegunian bildu dirade lau lagun,

 Lauak aspaldian algarren ezagun

 Gotaņen blekara.

 

 Jokharien izenik ez dut emanen

 Deus guti dut haien gaņian erranen,

 Ez beita beharrik;

 Bakhotchak aisa du berak phentsatuko,

 Partida handietan zouin diren buruko

 Botz eta suharrik.

 

 Haien artian bethi ikhousteko dena,

 Batto ezta lehen, bat ezta azkena.

 Trebesak noula hil?

 Hobeki lizate jokhatzen dienek

 Sos bat bota eta egin dezen denek

 Khurutche ala pil.

 

 Hasten balinbada oano gudu bera,

 Lebarekin jouanen gira ikoustera;

 Ez ahatz haatik hau:

 Pilotariek behar diela orok sartu

 Plazara thenorian, tratu edo tratu,

 Entzun duzu Llarrau?

 


inprimatu