inprimatu
Larrazkena
Izenburua:
Larrazkena
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
132[5].zk.
Orrialdea:
2-3

Larrazkena

 

Joanes Garaztarra

 

 1

 

 Ekhiari inguru, lurra bethi doua.

 Gai eta eguna, hotza eta beroua,

 Ourtheko laur aroak, laurak tregoaz ber,

 Lurrak dereizkigu ekhiari esker.

 

 2

 

 Choriek lorian charamelaturik,

 Ostoil berriz eta liliz aphaindurik,

 Agertzen da eder, orok berantetsia,

 Aroetan lehena: hou ura bedatsia.

 

 3

 

 Hartarik lekhora suia dariola,

 Lanphide gaitzetan, izerdiak isola,

 Udak, sarthu eta, ezartzen dn gunez,

 Lurra estalirik aberastarzunez.

 

 4

 

 Sail baten burian, langilia baratzen;

 Berriz saillialako, harek du hats hartzen;

 Uda ondarrari larrazken hastian.

 Laboraria dago aphur bat jargian,

 

 5

 

 Egunaz orano beroua eraisten,

 Gai hochpilek haatik sasiak bilainsten;

 Larrazkena doua; uztak zohi dira;

 Lehiaz hen biltzen hasi behar gira.

 

 6

 

 Eta artho gozoz, organ sabelak bete,

 Bat besten ondotik, barnerat doazte;

 Chourizaliak sarri, saldouan, arratsetan,

 Bilduko dirade, irri, papiletan.

 

 7

 

 Gizenik, mahatsak, saskietan mukhurru;

 Zuhaņari daude bildurik unguru;

 Ardoua, gorriturik, jelkhiren da garbi;

 Harek ezariren begia zoharbi.

 

 8

 

 Sagar beratiarrak, zuhain adarretan,

 Horiturik zauden, usain hobenetan;

 Etchekanderiak, artha oso hartuz,

 Baldian ezari tu, herrokak luzatuz.

 

 9

 

 Gaztanatze goran, erkhaiztaz mardotsa;

 Nouiz zabalturen den haiduru bildotsa;

 Bertan izanen da gaztaņaz erauntsi;

 Beharko zarthana laster iharrausi.

 Beharko zarthaņa laster iharrausi.

 

 10

 

 Ainherak hasirik hitzarmen egiten,

 Urzouak, ipharretik, beren bidez jiten;

 Hegachti zuhurrak, negia senditurik,

 Hotzari ihesi dira abiaturik.

 

 11

 

 Sabaiak betherik dutugu belharrez,

 Behiak, orano, kanpouan esnarrez

 Jin bedi izotza, sar bedi negia,

 Kabalek ez die ukhenen gosia.

 

 12

 

 Ogia hutchan da, arthoua eraikirik;

 Borthako gizena hor dabil larririk.

 Zertarik ez dugu etchian gaintika?

 Laboraria ez dio Phelirik zimika.

 


inprimatu