inprimatu
Laphourtar bati
Izenburua:
Laphourtar bati
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
3

Laphourtar bati

 

Joanes

 

 Ziberoulat, mousde Harrazpi,

 Ederki antolaturik, zazpi

 Ahapaldi igorri deizkutzu.

 Ihoula ere, ezkitazketzu

 Egon haier ihardetsi gabe.

 Ez dutut harturen bi zethabe,

 Bata bestia beno tinkago,

 Emaiteko, heben, zouin liliago,

 Mazian iganik ene bersetak.

 Ihour eztie ere haien metak

 Gaurko hountan segur izituren:

 Arras illabur dutut mouldaturen,

 Ez dut erran dela Mousde Hegui

 Ahuntzen pare, bai diouala segi,

 Ordokian eta phatarretan,

 Zankhakari houn bat hark bidetan.

 Dolu dut zeren dudan aiphatu;

 Benturaz gaizki dutuzke hartu

 Zin zinian nik erran elhiak,

 Itchuraz direlakoz arrailleriak.

 Eztadila othoi othoi khecha.

 Zoure kobla moltchouan, jaun Manecha,

 Gehienik goustatzen zaitadana

 Da lau gerren chifreko andana.

 Goiz edo berant, han edo heben,

 Gir'algarrekin agian helturen;

 Ta mahain gozo bati unguru,

 Luma phunttak utzirik ekhuren,

 Bihotz hounez dugu trinkatuko,

 Laurek botil Malaga hustuko.

 


inprimatu