inprimatu
Feidetan
Izenburua:
Feidetan
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
3

Feidetan

 

Joanes

 

 Horgaintiko feidetan, igaran ourthian,

 Zaldi bati so nintzan kabale salgian.

 Bi chamar luz, eni huillan, ari ziren

 Ezin trenkatuz mando baten tratiaren.

 Bata zen, haietarik mandouaren jabia;

 Mandoua erosi nahiz zen aldiz bestia.

 Mandoua etzen mando, bena bai mula;

 Begia erichko zian, usu zian eztula,

 Sabela lodi, ernari baten pare,

 Chutik etzagon, chuchen ja ihoulare.

 Saltzale hori zen noumbaiko manecha;

 Nourk liro houra ihoun ere herecha?

 Erostuna aldiz Biarnes bat gaizoua,

 Ardura gerthatzen ezten bezalakoua.

 Bouhame beltza ari zen, elh'ederrez,

 Bestiari burian sar erazi beharrez,

 Mula houra zela egiazki ernari,

 Hartakoz ziala feidetara ekharri;

 Mula batek eztiala halako phantza,

 Ez eta hain erori sekula gantza,

 Noun zerbaitek ezteron zorroua loditzen,

 Manddo bat ezpazaio humountzian phizten.

 Biarnesak, azkenian, mula zian eraman

 Liolarik: Au grand double, double biban

 Ernari dela segur; mularen zemia

 Handitzen beita, azto bouhamia

 Zineko dela bai horren eroztera;

 Prezioua ezpada igaiten behera,

 Zakolan diat phuru zinkanta pichtolaz;

 Ni eztuk erraiten elhe char haurrolaz.

 -Tratulantek hustu zian hantik lekhia,

 Zouin kountentago, hori erran gabia.

 Ene beitharik, nik egin nian aldiz

 Biarnesa jouan da etcherat zaldiz;

 Mando humia du orai egurukiko,

 Gitouekin tratian ere ikhasiko,

 Berriz bada orano hekin gerthatzen,

 Eta haier mul'erostera abiatzen.

 -Sinhets gaitzek egiten die hebe erri;

 Arrazoua badie, bena ez berri,

 Nourk eztu, zoumbat nahi zabal den mundia,

 Ikhousi orotan Biarnes eta Bouhamia?

 


inprimatu