inprimatu
Eskualdunak
Izenburua:
Eskualdunak
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
3

Eskualdunak

 

Garaztarra, Joannes

 

 1

 

 Lehen mendea hastean,

 Jainkoak in zuen gizona,

 Lur amatik harturik-an

 Ahur bethe baten heina;

 Lohi gizen haren barnean,

 Pochi hat zen sanoena;

 Hartarik, bere thenorean,

 Atheratu Eskualduna

 

 2

 

 Abrahamen odoletik,

 Asian sorthu umeak,

 Emendatu zirelarik

 Nola baitire izarrak,

 Gan ziren beren lurretik,

 Hartu zituzten bazterrak,

 Galupetan trebesaturik

 Itchaso eta ibaiak.

 

 3

 

 Greziako leihorretan,

 Lehenak ziren baratu;

 Han, toki gogor batetan,

 Ezparte haiek altchatu;

 Hiri hura, alde orotan,

 Hanitz da izan aiphatu,

 Ezpartiarrak, ber'obretan,

 Handi baitziren agertu.

 

 4

 

 Urtheak eta mendeak

 Itzulika iraganen;

 Ezpartiarren haurtchoak

 Aitaren seme izanen

 Lurrak dituen pharteak

 Hek dituzte ikhusiren;

 Nozpeit kantabre, Ibereak

 Phausu-toki tzat harturen.

 

 5

 

 Zombeit mil'urthe, batian,

 Utzirik-an itzaltzera,

 Greziatik, gaur jauzian,

 Gazen chuchen Españara;

 Jar gaitezen Iberian,

 Horra han Ezpartiarra;

 Adi, adi, haren mihian,

 Bere arbasouen eskuara.

 

 6

 

 Ezpartiarren odola

 Da beraz gure zainetan,

 Sortziak dakharren bezala

 Aita amena haurretan.

 Eskualdunak, izan gaitela

 Ezpartiar berthutetan;

 Irakuts gu bagaudela

 Azkar gure sinhestetan.

 

 7

 

 Landare baten errua

 Lur erraietanida sartzen;

 Han dago gogor ondua,

 Uztak dira barreatzen;

 Holache bethi mundua

 Zokho orotan hedatzen;

 Eskualdunen sor lekhua

 Abramen eremuetan zen.

 

 8

 

 Mendi mazelak zabalik,

 Aphalduz itchasorano.

 Dira, Ahuñe borturik,

 Luzatzen pherde ta sano;

 Non da toki ederragorik

 Nihon ere hurak bano?

 Eskualdunak han, ernerik,

 Biziren munduak dirano.

 


inprimatu