inprimatu
Eskountze bat Santa Garazin
Izenburua:
Eskountze bat Santa Garazin
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
38.zk.
Orrialdea:
4

Eskountze bat Santa Garazin

 

Garaztarra, Joanes

 

 I

 

 Etchenko haurretan, Pette zen leen sorthia.

 Houra nausi gela, houra zez prima.

 Horta hamar ourthe zouan bethatzera:

 Andriaren hartzeko, han zen adinera.

 Aita etzen gazte, bai orano pizkor;

 Laner buruz zagon erne eta bilkor.

 Ama, adin gabe, zen aldiz zahartu;

 Haur hanitch hazi, ta lan thorpek higatu.

 Ethia zabilan, ez hatik aspaldi,

 Eztet egiteko, Petten zela aldi.

 Bena Pettek etzian ihoula gogouan,

 Behar ziala oano ezari lephouan,

 Ezkountzako khorda orapilaturik:

 Hain ountsa etzena amaz trataturik?

 Bi biak zirelarik, amak egun baten,

 Irria ezpañetan, begitik nigarrez,

 Erran zian bere seme primari:

 Diala bi aldiz hogei ourthe sarri,

 Hire ait'eta ni, etche maite hountan,

 Sinhestia gogo Jinkouaren beithan,

 Sartu ginen nausi, etcheko-andere.

 Etzen neben, garbi, gourerik deusere.

 Lana hatik gurian, biek osoki maite;

 Azkar ginen eta suhar, kontent, gazte.

 Jarraikiz, thai gabe, goure lan bidiari,

 Egin dugu mouzkin, aisan gira jarri.

 Hountzarzuna bildu, bena jouan adina!

 Zahartziarekin, jin chuchen ezina!

 Bizi girelarik, o nahi ginikek,

 Sor lekhu hountara, goure seme Pettek,

 Bere nahiala, haitu egin eta

 Ekhar dezan ene ordaria; aleta

 Badakigu zerk hatzamanen gutian:

 Ordutik ez gutik, hire bihotzian,

 Izanen ihoura ez buru buruko.

 Eztuk hatik, gutan, sekula hoztuko

 Hire eretzeko dugun amorioua.

 Chedia har ezak eta abiloua.

 Hau, orano erran behar deiat hati:

 Bazterretik entzun zoumbait elhe gati,

 Ehadila, lotsaz, noula nahi gibel;

 Ez ikhous zelia orotarik ubel.

 Etzaika moulde houn Bichkarreko Grachi?

 Odolez, benturaz, aphur bat du gachi;

 Bena bihotz houn duk, agudo ta zuhur,

 Kaskoz oinen dakik, bethi nourat buhur,

 Houra nikek, gogoz hiretzat otzatia.

 Ez nuk aitzinatzen, hiri duk ikhoustia.

 Egun ber berian, amararen errana

 Petteri sarthu zein bihotzian barna.

 

 II

 

 Hantche zen, gain batiau ta chouri chouria,

 Ageri, hurrunchko, Grachiren etchia.

 Grachi Kbazutian hogei ta bost ourte.

 Etzian sekula, orduartian ouste.

 Ukhen behar ziala ber'etxherik jelki,

 Bizitze berri ein beste noubaiteki.

 Pettek ikhousi zian Grachi hanitchetan,

 Harekilan egon ere solasetan.

 Bena etzeon, behin, gogouala sartu

 Emazte gei behar ziala galthatu.

 Amaren beithan hain zian harek handi

 Sinhestia! Ziouan usu: Ezpanendi

 Ni ihouis abia lagun bat hartzera,

 Amak ekhar leiket, chuchen bat etchera.

 Elhe horietan, duda gabe bazen

 Lekhu arrailleria demendrentto baten.

 Noula nah'izanik, checherik urhatsa,

 Petigoran, zinez tinkaturik hatsa,

 Amatto jouan zen, Bichkar etchiala,

 Aita semekilan hitz harturik hala,

 Bichkarrekouek, houra ikhoustiarekin,

 Beren artian erran zien boztariorekin:

 Ja! ez da besterik! Gaur, hola jiteko,

 Badu zerbait handi gouri erraiteko;

 Askazgouan behar ahal dugu sartu,

 Naehi badugu ber eskeintza houn hartu.

 Petten ama, guti utzuli unguruz,

 Grachi eta haren aita amer buruz,

 Minzatu zen, erran, garbi haren nahia:

 Zabaltu zian, kolpez, Petteri bidia.

 Eta demorarik batre galdu gabe,

 Goure primu, nahiz zen uhein bat herabe,

 Orduber etik zen hasi eiten khorte

 Grachiri. Erran zen: Goure bien zorte

 Houna edo gaitza, Jaun Goikouak berak,

 Mundu guzi guzi eskian dianak,

 Erabiliren du; dugun hartan khounta,

 Ukheneko dugu arauz zerbait kouinta

 Nouiztarik nouiz, batak bestiaren eretzian;

 Jinkoua othoi zagun etchek gitzan bakian.

 Pette eta Grachi, hantche hitz emanik,

 Amorio zinezko, nekez, algarganik,

 Beralde jouan ziren, nouzpait, orzoundouan,

 Bihotzetik bero, ezkountzia gogouean.

 Gora beherak ein zutien aitek laster.

 Dudarik batererez, ezkountu gei gazter

 Dembora zerela luze urduritzen;

 Haiduru denari beita hal'agitzen;

 -Zelia eder da, hurrun dir'odeiak;

 Etzi dirateke azke nian ezteiak.

 

 III

 

 Igante arratsa; gaur merian ezkountzia,

 Pette eta Grachik etzien ahatzia

 Aita amak eta lagunto bedera

 Harturik, jouan behar ziela Haitz-etchera,

 Baia erraiteko, garbi jaun merari,

 Bat bestiaren lagun nahi ziela jarri.

 Baia, tiesoki, erranik izan zen.

 Hartaraz geroz, nour othe da gibeltzen;

 Horra, tinkaturik, juntetan lehena

 Orai eztei aitzin hauskarri hamena:

 Bortu guztia, ophil etchen erriarekin,

 Ardoua, nafarra, gaintika haiekin,

 Jakile eta han zirener orori,

 Aitziniala zeitzen hain sarri erori.

 Burhaso, ezkountgei eta hen lagunak

 Khountuz zauden zoumbat ordu dian egunak!

 Ez aiphatzekoz hek ordunko ezkountza,

 Etzakien batere zertaz egin hitza.

 Lekhukonak, Anttoni, Nicolas, Peilleilla.

 Jakin gabe nountsu den ere Esteilla,

 Españaz mintzatu ziren ehunetan:

 Ah! zer ardou gozouak kokouen lurretan!

 Beranttouan, edanik arauz beren heña.

 Etcherat jouan ziren okherrik erreña.

 

 IV

 

 Espouseko goizian, zelia da garbi.

 Petteren anaie guztia, hogei ta bi

 Ourthetako mouthil gothor bat, ari da

 Zaldiari ezarten zela eta brida.

 Liliz aphaindurik, beharrietan gora,

 Ez deia lorious, Petterem bohorra?

 Ta espous tcherkaria, zaldi haren gañen,

 Doua Bichkarriala, zalhe eta lerden,

 Grachiren borthan da, kampotik baratu;

 Haren aita amak harano galthatu.

 Agertu direnean, bi aithor bezala,.

 Jautsirik zalditik, hitz ein dee berhala:

 «Pettek igurten nu, zier erratteko

 «Egin diala zin bat, ez diana hautseko

 «Elizako legian, zien alhaba du

 «Emazte harturen, Jinkouak nahi badu.

 «Houna niz ni orai Grachiren tcherkara,

 «Haren bidatzeko egun elizara.

 «Behech zitie zien alhabaren ganik,

 «Ez da arras ziena hori egun danik.»

 Grachi, kapouchin beltch luze baten barnen,

 Oihal arhin chouria begietan gañen.

 Agertu da. Zoumbait ari dira zinkaz;

 Grachi ezagun da, aldiz, nigar zipaz.

 Ororen antzinian, lurrian bi belhañak,

 Ikharak harturik tialarik españak,

 Pharkamentuskatzen da aita amari.

 Geroz, buruz haien bilha jin denari.

 Etchenkouek, besara; kampo laguntu die:

 «Horra gour'alhabe! Eraman ezazie!»

 Bohorriala, Grachi, bat bera da igain;

 Orok nahi ukhen die laguntu berhain;

 Bena houra, eskiaz hartu eta gima,

 Zalhettorik beita, gazt'ere balima,

 Jauzi batez jarri da zaldian zankardotek,

 Lotsa gabe batre harek dezan egotch.

 Bohorra liroke cuchen jouan eraz,

 Esku khaidu batez, elhe batez beraz;

 Eta, Bichkarretik barna elizala,

 Bidia egin liro arhiniki berhala.

 Espous tcherkariak, baratch, ezti eztia.

 Tiroz berria da orotan hedatzen,

 Ordian dela Grachi espous abiatzen.

 Horra Pette ere, hor laguneki

 Etcherik eztenez thenorian jelki.

 Hartu du elizarat chuchen douan bidia.

 Gerrian du zeta zintura gorria,

 Jauntsi beltchak souñian, oihal hounez ahal,

 Li athorra chouri, papua hein bat chabal,

 Lephouan batere da krabatik gabe;

 Pette ezta izan, oano, baten jabe;

 Elizarat ala etcheratekouan,

 Tirouen azantza, hurrunik bazouan,

 Mendi arteketan, batetik bestiala,

 Uduri uhulgia azkar zabilala.

 Eliza zaharrian, ezkountzia ederki,

 Herriko aphezak ein du plazereki.

 Aholku sanouak, juntatu berrier,

 Eman tu althare aitzinian bier.

 Ez dio khumitik har estei bazkariko,

 Ez du mouda berri harek ezariko.

 Bena behar beitu bendikatu kambra,

 Arristirian jounanen da espous etchera.

 Horra ezteiliarrak, algarrekin, metan,

 Eguerditarik landa aski bertan,

 Petteren borthala bildurik, unguru,

 Eta han hounki-jin bateren haiduru.

 Espousa eraitsi da bere bohorretik;

 

 Ez da oano jelhi kapochin barnetik.

 Bere egaz-aita khanti Ala jin zaio,

 Eskutik harturik, gero, gero erran deio

 «Tziauri!» Jouanazi du etchenko borthara.

 Petteren ait'amak jinik ziren hara.

 Haier buruz: «Houna Jinkouaz haitatu

 «Izan dena zien tzat; behar zie maithatu

 «Egiazko haurra bazunie bezala;

 «Nahi luke bethi bizi ziekila

 «Bake oso eta amorio handian;

 «Hounez laidoriorik baizik ezta mundian».

 Gazalhabari: «Sar zite etche hortan;

 «Igaiten zielarik, orai, horko borthan,

 «Zinez, Jinkouari, hitz eman ezazu,

 «Haren lagungoua galtzen ezpazaizu,

 «Familia berrian duzula bakia

 «Bethi etchekiren, eginen hounkia».

 Petteren ait'amek, artian harturik,

 Laguntu die Grachi bihotzak hourturik.

 Harentako egia hou khamberala.

 Bazkarian mundia sarthu da berhala.

 

 V

 

 Bestak izan dira bero bi egunez.

 Erraneko dut hau, besteri entzunez;

 «Grachi izanen etchenko izarra».

 -Halabiz! Halabiz!

 


inprimatu