Eliza bestak
Joanes
Luziaren ichilik, aurthen nahi guntian
Goure bestak egin bestaren aitzinian.
Baita agin ere, heintto bat plantako,
Hanitchez ouste ez gunian bezalako,
Santa Luzia hantche, zinez khechaturik,
Suko mourra bezain, gaizoua, gorriturik,
Hasi zen, koleran, odeien zapaltzen,
Ta Atharraztarren itchouski ihiztatzen.
Bena bethi gazte, bihotz houn beita,
Bere beithan laster egin du: Aleta
Enuke nahi nik, ene herritarrek,
Handi, tchipi, abrats, ez etare prauek
Har biderik barnen ukhen ahal denen;
Maite dutut. Ordian dutu idorrazten
Lanho ta odeiak; gero Santa Luzia,
Zelu goretarik, gozo, ezti, eztia,
Egon da, bi egun, Atharraztarrer so
Ziolarik: Zoumbat haur! ta zoumba burhaso!
Bena khumit batzu izan dir'errembes.
Ororen chuchentzia ez da gero erres,
Batek igorri du: jin Atharratzera
Saintarik gabeko besta egitera?
Ez, nahiago dut jan nihauren etchen,
Hori ahal duzu segurki sinhesten,
Zeren eta egian gu mintzo beikira,
Goustu ederrian, artho ta mizpira.
Bi gerren horrek dio: Eniz ez abian,
Dembora hotzegi beita abentian.
Pettek hau, Jouhanek aldiz beste zerbait;
Dominichek behar jouan presan nourapait.
Jean Pierrak ere ediren eu beria:
Zer? Ayutantamiento, ala jin tchoria!