inprimatu
Bertsularien gudua Atharratzeko phestetan
Izenburua:
Bertsularien gudua Atharratzeko phestetan
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1117.zk.
Orrialdea:
4

Bertsularien gudua Atharratzeko phestetan

 

Joanes garaztarra

 

 Gernikako haritch handiaren ume,

 Sei echkanda lerden, uduriz sei zume,

 Mende hounen beroan, lorious sorthurik.

 Izaneko dira botzik lanthaturik,

 Goure zazpietarik sei Probentzietan.

 Aita azkar dago Bizkaiko lurretan.

 

 1

 

 Ekhiaren leñhuru, su gorri gorriak.

 Zien jaikigiako lurreko phartiak,

 Diradiala guziz benedikatiak!

 Han sorthu umen ziren lehen Kantabriak,

 Uskaldunen arbaso zinez aiphatiak (bis).

 

 2

 

 Kantabria, bergitez, zen athun houneko,

 Bihotzez ezti eta odul borthitzeko;

 Bakia maite zian, chutik zen gerlako;

 Agertu gudukari handienentako

 Etzen ez beldur izan: Errouma lekhuko (bis).

 

 3

 

 Mende eta mendetan, Uskalduna bardin:

 Ez odol ez bihotzez khambiatu behin;

 Haur ala aitaso du othoitz bera egin,

 Uskaldunak anaie, errai garsiekin.

 Egon duten bethi, zer nahi jin dadin (bis).

 

 4

 

 Anai ta batasunak Uskaldun'azkartu;

 Gizonaren zuzenez, houra baitatu:

 Bere eremietan legiak phausatu;

 Gernikan banderatzat haritcha lanthatu;

 Libertate ederrez luzaz da gozatu (bis).

 

 5

 

 Erdalduna da egun holache mintzatzen:

 Gernikako haritchak zer du itzalstatzen?

 Adarrak auherretan hark dutu zabaltzen;

 Uskaldunak ez dira orai hara hiltzen;

 Haien lege zaharrer ihour ez behatzen (bis).

 

 6

 

 Erdalduna, ikhousak Uskalduna hountan:

 Bizkaiarrek igorri, ouhoure handitan,

 Laphourtarrer echkanda, sorthnrik Gernikan,

 Dioelarik: Gauden lehengo fedetan;

 Lantha zazie barna hori zien lurretan (bis).

 

 7

 

 Ziberoua, bai eta Garazi aldia,

 Mintzo Laphourtarreri, jakinik berria:

 Ountsa artha zazie echkanda gaztia,

 Errouak egin ditzan et'altcha buria,

 Adarrez moulda dezan atherbe handia. (bis)

 

 8

 

 Eta gero guk ere, ez da ez dudarik,

 Echkanda nahi dugu, Gernikan sorthurik;

 Zouin phartetan othe da bihotza hozturik?

 Orotan da hitz bera, hotze altchaturik:

 Zazpiak bat, aitara sei haurrak bildurik. (bis)

 

 9

 

 Uskaldunian, behech, hi izate dire.

 Bat indarren eskuko, besti'aldiz libre;

 Haren lege zaharrak bodutie erre,

 Sinheste gogor batez, jabe dago bere;

 Haren arimak ez du khatiarik batre. (bis)

 

 10

 

 Ezin aiteha trabarik fede dianari;

 Barnez jarraikiten da bethi ber chendari;

 Uskaldunaren beithan, nourk ahal ezari,

 Lege batzuen peko behar dela jarri?

 Harek diO: Gernika! dio: Kapito-Harri! (bis)

 

 11

 

 Lurra, iñhaziz jorik, da iharrausia!

 Hori da itchasouen orroua handia

 Erhoki oldarturik dabila mundia;

 Ukhatu nahi luke zeluko argia;

 Uskaldunarentako houra bidaria. (bis)

 

 12

 

 Kampoua arrai goure eskualdetan'aldiz;

 Choriak charamelan, iztarriak hautsiz.

 Bedatsian gireia? - Hala da uduriz

 Uskaldun bertan dira! Lehen, orai, berriz,

 Izan eta izanen, ourthoroz. Halabiz! (bis)

 


inprimatu