inprimatu
Bazko
Izenburua:
Bazko
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1906
Argitalpenaren urtea:
[20]
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
3

Bazko

 

Joanes

 

 Eguberriz, oroko, alagrantzia handian,

 Haurraren sortzea, gora khantatu gunian.

 Haur houra zen gizoun, haur houra Jinko zen;

 Khirichti gira, hori dugu sinhesten.

 Bethlemen, barruku bat atherbetako.

 Haitaturik, eta houra noulazpaiko,

 Jinko gizouna jaitsi zen lurriala,

 Gabezia handienian goure uduriala.

 Zerbait bazian haatik aberatsik;

 Hountarzun hartarik ezta ukhen eskazik:

 Bihotza oro su, oro amorio.

 Eman du bizia, azken hatsiala artio,

 Mundu guziaren salbatu beharrez,

 Gu ez ari nahiz gaintika berthutez.

 Bena haren botz eztia, haren aholkiak,

 Itho zutian soberatan desertiak.

 Ez oro; houna zoumbait saristaturik:

 Jinko gizouna Khurutzian itzadurik.

 Hil da; ukhen du heriotze borthitza,

 Jinkouaren izenian bere hitza

 Erran dialakoz bethi, bazter orotan.

 Hiraur egunez egon da ulhunpetan.

 Bena horra egun hitzemana, bazko.

 Hila phiztu da, bada jakile asko.

 Zelu lurrak besta handietan dira;

 Eta guk ere, fededunak beikira,

 Harrotuz, azkartuz bihotzeko suia,

 Dugun, bozkarioz khanta Alleluia!

 


inprimatu