inprimatu
Bas' Oillarra
Izenburua:
Bas' Oillarra
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1906
Argitalpenaren urtea:
[20]
Alea:
41.zk.
Orrialdea:
3

Bas'Oillarra

 

Joanes

 

 Basa oilarrak, Iratiko sorhouan.

 Bedatsian, khantatzen du gozo gozouan.

 Haren botzak eztu oihana airatzen:

 Lutho da, aphal, ezta hurrun hedatzen.

 Halere, fama handi badu eginik,

 Zeren den gutiz, bekhanetan entzunik.

 Bera, kukurukiaz, ezta, bas'oillarra,

 Jarri nahi hain gora noul'izarra.

 Urguillurik eztu, ihouiz hark agertu

 Izei tink batetan nahiago da sartu,

 Hantik lephoua luzatuz, so egiteko,

 Eta etsaier ahalaz gordatzeko

 Zer du, bedatsian, zuntzurra zaurthurik,

 Oihuka, eskuin, echker, bariaturik?

 Ordian baizik, eztu botza emaiten,

 Ordian du bere buria entzun erazten.

 -Negia jouan da; bizi berri batera,

 Oihaneko tchoriak douatza sartzera.

 Bas'olliar jaunak ere ezpeitu nahi

 Zokhouan egon, barne ulhun baten bahi,

 Oillouer, egin ahala, oihuz dago

 «Tziauzteie ene ganat huillantchiago;

 «Eztut aiphaturen ezkur, ez ahabe,

 «Bai erranen utzul ungururik gabe.

 «Zer zaitadan sarthu barna bihotzian,

 «Zer dudan hartu osoki orai burian.

 «Nahi niz izan aita, ta familiatu,

 «Nahi dut lagun bat humekin bazkatu.

 -Zoumbat nahi den, bas'oillarraren botza

 Lutho, ulhun eta uduriz ja hotza,

 Bil erazi dutu oihaneko oillouak,

 Hegal beltchak argitik, hoillirik moskouak

 Oillarrak, egun hartan, lotsa utzurik,

 Urhe lumak ekhiari utzulurik,

 Jei gaitzik gabe, egin du bere baita:

 larri da bidian izateko aita.

 

 Basa oillarra da, goure bortietan,

 Ederrena ihize hegaldunetan.

 Haren beztimenta hanitch da aberats:

 Urhe kolore, ourdin, gorri ta berdats.

 Eta haren khorpitzaren egindura.

 Erraiteko gabe da gaintik behera.

 Damu da, egian, halako ihiziari.

 Nourbaitek traba ahal dion ezari.

 Mendiko ihizlari zankho gogorra,

 Goiz jeiki eta doua phatarra gora.

 Ezagutzen tu oillarraren egongiak,

 Bai eta ere haren jan thenoriak.

 Hantche da oihan beltz handiaren barnen,

 Oillarra izeietik jaitsi beno lehen.

 Hegachti gaizona, ahabetze doiala.

 Jiten da argiaren hastetik berhala.

 Askaria hartu dian bezain laster,

 Kourrounkaz hasten da bere lagun gazter;

 Eta bertan, zuhain gora baten gańa,

 Lokada ondouan, houra date igańa.

 Bena hirour bes zabaltuz hegalak

 Iharrausiz ahabe, tharta adarrak

 Airatzen delarik lekhuz khambiatzeko,

 Han du tiroua lurrilat eror erazteko.

 -Eztugu ezagutzen ountsa Irati,

 Bekhan gir'izan, nire hartzen han gainti.

 Urhaskatu dugu hatik best'oihanik;

 Badugu zoumbait zankho petan iganik.

 Ibiltiaren khostuz, nouiztarik nouiztara,

 Bildu dugu bas'oilla bat eskietara.

 Bena nouizko berri emaiten dut heben?

 Zoumbat bur unguru, geroztik izan den,

 Elizateke aisa chuchen jakitia.

 -Gerore, bizi denak entzunez kukia.

 


inprimatu