inprimatu
Baigorriko Eskualdun bestari buruz
Izenburua:
Baigorriko Eskualdun bestari buruz
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
4

Baigorriko eskualdun bestari buruz

 

Garaztarra, Yoanes

 

 Zeru zola ourdinetik.

 Ez duzue botz bat aditzen?

 d'Abbadiak, han goratik,

 Eskualduner du erraiten

 Maitha elgar bihotzetik;

 Nik othoitz hau dut egiten:

 Zazpi phartek, gaur beretik.

 Bat bakharrik egin dezen.

 

 Zazpiek bat egitia

 Kampoz ez ahal daitezu;

 Bainan anai izaitia,

 Guzien bihotzetan duzu.

 Lekhuko da iguzkia,

 Kampotiarra, yakin zazu

 Eskualdun ororen bizia

 Hats berak badebilazu.

 

 Nola gure mendietan

 Diren arroka gogorrak,

 Azkarki beren fedetan.

 Daude bethi Eskualdunak.

 Yin ditela, oro betan,

 Aiziak eta galernak;

 Bihurtuko gira metan,

 Barna baititugu zainak.

 


inprimatu