inprimatu
Ahuzki
Izenburua:
Ahuzki
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
35.zk.
Orrialdea:
4

Ahuzki

 

Garaztarra, Yoanes

 

 I

 

 Ahuzki bortian,

 Nork ez du amets egin.

 Iragaiteko behin,

 Bederen bizian, (bis)

 Hamabortz egun ezin

 Badira batian,

 Aste bat gusturekin.

 Lagun zoumbaitñorekin,

 Buruia phausian. (bis)

 

 II

 

 Ahuzki bidia

 Ez da hain luze, bainan

 Chut chuta da, alainan

 Chendra itchuchia! (bis)

 Hurrundik du, arrokan.

 Iduri sugia;

 Halako phatarretan,

 Hatsak du bulharretan

 Lastertzen jauzia. (bis)

 

 III

 

 So bat bortiari:

 Goitikoan ezkerretik,

 Odeiaren paretik,

 Bortz mendiak ageri (bis)

 Ahuñe ere lerdenik,

 Sukr'ophil'iduri;

 Orhi, anka gogorrik.

 Chimichtaz zinez jorik,

 Buluzia churi. (bis)

 

 IV

 

 Harri-Biribila.

 Ongi haute finkatu,

 Mendi huntan altchatu.

 Atherbe biphila; (bis)

 Zuhurki duk bilhatu,

 Lagun onekila,

 Nombeit ontsa moldatu.

 Udakotz hemen sarthu

 Den andre abila (bis)

 

 V

 

 Ithurri gochoa.

 Zer duk lurpez kurritzen,

 Zer berthute duk biltzen

 Senderaztekoa? (bis)

 Ez Naiteke baratzen,

 Hori duk jokoa;

 Zinez duk zafarratzen,

 Eta ontsa latsatzen

 Edalen golkoa. (bis)

 

 VI

 

 Kotorra behera,

 Joan gira aitzina,

 Baikinuen aizina,

 Garazien bichtara. (bis)

 Zalhu izan bagina

 Jausteko zolara;

 Zer den hatik adina,

 Hark chuchen du ezina,

 Bi zangoetara. (bis)

 

 VII

 

 Mendiko choriak.

 Ez duzue khantatzen,

 Zer duzue phentsatzen.

 Hegachtin maitiak? (bis)

 -Azantz guti kausitzen

 Du gur'izaitiak;

 Hemen gaitu gozatzen,

 Zuek ezin ukhaiten

 duzuen bakiak (bis)

 

 VIII

 

 Lorez estalirik,

 Ahuzkiko mendiak,

 Soropila handiak,

 Dirade ederrik. (bis)

 Non dira aldariak

 Hain onts'aphaindurik?

 Halako egongiak

 Eta artzainen biziak

 Othe du parerik? (bis)

 

 IX

 

 Adios Ahuzki;

 Orai gir'abiatzen,

 Hi utzirik joaiten,

 Bainan phenareki. (bis)

 Ur hortarik jurgatzen

 Ginian ederki;

 Bihotza phitz erazten

 Botillan den ezarten

 Baigorrikouareki. (bis)

 


inprimatu