inprimatu
Atharratze
Izenburua:
Atharratze
Sinadura:
Constantin, Jean Baptiste (Joanes; Joanes[Yoanes] Garaztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Constantin, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
50.zk.
Orrialdea:
3

Atharratze

 

Joanes

 

 Abentia! Eta harekin lantzourda

 Lurra zoumbat den ichil! Zelia ulhun da.

 Etchen, jarririk suthoundouari unguru,

 Oherako thenoriaren haiduru,

 Aita, ama, haur tchipi eta handiak,

 Sukhaltian ziren oro bildu bildiak.

 Leihouetako juntetarik zien entzuten,

 Aize gordin gordina huchtuz erraiten:

 «Houra heben elhurraren mezulera;

 «Biharko igorriren dut gain behera,

 «Neguko lur estaiki chouri zabala.

 «Aitzineko ourthetakoua bezala».

 Brr! atch! ordian mundu oro suiari,

 Egin ahalaz huillan nahi zen jarri.

 Unkhu handiak igorten zian alfora,

 Etzen ez galtzen oro khe-tokian gora.

 Bat batian, erregińa baten pare,

 Ederrago ezin zera ihoulare,

 Andre gazte bat lerden, begiz eztia,

 Agertu zen hara. Hori mirakuillia!

 Arropa zian chouri, hegal luzekin.

 Erran zian botz gozo gozo batekin:

 «Zer! abentuko harouak iziturik,

 «Hor zaudeie hotzak oro gogorturik?

 «Etzidieia arren batre orhitzen

 «Herriko besta ari dela huillantzen?

 «Zotuka! susta bihotzik! ez gal fedia!

 «Gitian alagera, ni niz santa Luzia!»

 

 Halako aholkiak bihotzik phizturik,

 Atharstarrak jarri ziren beroturik.

 Batek zien elizako bester phentsatu,

 Bestiak aldiz kampokouetaz ohartu;

 Batak eta bestiak bakhotcha berian,

 Ountsa egiteko jarri ziren heuian.

 Horra khantariak, beren botz ozenekin,

 Do, mi, sol juntatzen goustu handirekin.

 Ikhas bilkhurak eginez arratsetan,

 Ez hati herri-etcheko khamberetan)

 Meza bat die behar bezala mouldatu...

 Igantian haier beha gira gozatu.

 -Ezkira gazte; eztirokegu arren

 Guk khounta ountsa, noulako izan diren

 Mahain-joku eta kampoko tchostakak,

 Lehen bezala bethi arauz, ber berak?

 Sonia ja, airous eta alagerarik,

 Entzuten gunian plaza gain hortarik.

 Dantzariek aurthen huts egin dienez,

 Haien saldoua tchipitu othe denez,

 Eztut galthegin nahi. Ziberoua deno,

 Ezta izanen Ziberoutarre beno,

 Hegaltaka dantzara prest ago denik.

 -Goure deskansietan, dantza da lehenik.

 

 Atharratzeko bestak ountsa jouan dira;

 Luzechiago ere izan balira,

 Goure santa Luziaren ouhouratzeko,

 Herri guziaren boztariatzeko,

 Emanen gunian oano khant'eta dantza.

 -Bi egunez heben izan den azantza!

 


inprimatu