Anaut Pettarrak orhit erazirik...
Joanes Garaztarra
I
Begiaren bidera luneta emanik,
Hurrunera hedatzen da bichta argirik;
So egin niro banu bat luzenetarik,
Ene lehen demborak noun diren sarthurik.
II
Bi aldiz hoita hamar, hori da herroka?
Hortara enizano, egin dut guduka;
Bizkarra zahal eta aski houn dut anka,
Bena haimbeste ourthe Jinkoua noun koka!
III
Laphourdiko umia sortziak eginez,
Ziberoutarra sano ait'amen odolez,
Garaztar bilhakatu, Garazin egonez:
Uskalduna niz garbi zouin nahi izatez.
IV
Uskal herria gozo guzien erranera,
Uskaldunak gogoua nountik nahi hara;
Ni ardura bihotzez Bachi-Naharrera;
Houra da koblarien Pharadusu lurra.
V
Garazin tchipi, handi, artzain, laborari,
Jitiak hal'emanik, dira bertsulari;
Ni ere haiekilan bertan nintzan jarri
Bedatseko tchoria bezala khantari.
VI
Khantatu dut uskara, Uskalduna ere,
Bakia, ardou houna, tchori, lili, andre;
Ez du ein sekula nik etsaik batre:
Kholkouan etzait sarthu herra behinere,
VII
Batak besten ondotik, ene deskantsiak
Galduz douat a jorik ourthettouen pheziak;
Gaitz bera du orori emaiten zeliak
Oro bardin beikira lurrera sortziak.
VII
Botza nahi nukian ozen begiratu;
Ez da haboro ozen, zinez da erlastu;
Kobla bildu oundouan, ezin egin khantu:
Bersu antolatzetik, behar niz baratu.
IX
Aihenaren molkhotik egin edaria,
Gizoun ororen tako den adichkidia,
Oidarturik jarri zait, bai gorri gorria
Maithatu beharko dut bortu hour argia.
X
Oihan gorenak eta ordokiko landak
Arhinik zankhokatu detut luzaz denak;
Bas ihizen ondotik, zer urhats auherrak!
Eta orai ezina: ahult'istezaņak.
XI
Jinkouak enundian khortekari egin;
Khambaretan khupuska bestela andrekin,
Denbora jo niroke aitoun semen bardin
Menditarra niz eta etsai agourrekin.
XII
Lagun haitak badutut dembora'igaiteko;
Laguntto horik dutut arras bihotzeko:
Hi our poutiko zankar, ene odoleko;
Hourak bizi direno, ni eniz hileko.