inprimatu
Oiloa eta mirua
Izenburua:
Oiloa eta mirua
Sinadura:
Chalbador
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chalbador

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1194.zk.
Orrialdea:
4

Oiloa eta mirua

 

Chalbador

 

 Errepika: Lauda zagun lauda

 Oilo-ama gaichoa;

 Lauda zagun lauda

 Ama egiazkoa.

 

 1

 

 Oilo batek umeak.

 Bazituen berekin

 Hegalpean gordeak

 Ahalaz artharekin.

 

 2

 

 Haurrak gosetu zaizko.

 Norat egin ez jakin.

 Laster hetaratzeko,

 Mokoan bazkarekin.

 

 3

 

 Doha oilo gaichoa

 Bihotz-minez hartua,

 Familia usoa

 Ohatzean bildua.

 

 4

 

 Betan etsai gaichtoa

 lasuten zaio mirua;

 Oi! ezinbertzezkoa

 Ama hunen gudua.

 

 5

 

 Umeen auhen-mina

 Aditu dueneko,

 Airez-aire dajina

 Hekien salbatzeko.

 

 6

 

 Oihuka: gaichtagina.

 Hatsa dautak khenduko:

 Halere nik fin-fina

 Ohatzea zainduko.

 

 7

 

 Miruak ihardesten:

 Egarritua nago;

 Odola dut edaten;

 Zuena nahiago.

 

 8

 

 Behar baduk odola:

 Oilo-odol garbia,

 Erranen ditut nola

 Hil hire egarria.

 

 9

 

 Hire moko-zorrotza

 Sar bihotzean niri;

 Egin ase bat gaitza;

 Bainan deusez haurreri.

 

 10

 

 Ichildu da doidoia.

 Hor dohako gainerat

 Oiloari etsaia

 Biziaren khentzerat.

 

 11

 

 Moko eta ezproina

 Sorturik bihotzean,

 Ase da gaichtagina

 Amaren odolean.

 

 12

 

 Hire pareko Satan,

 Miru gaichto debrua;

 Zorrotz aztaparretan,

 Funditzen dik mundua.

 

 13

 

 Ume hekien pare,

 Aithor zazu egia;

 Zu, gizona. zu zare

 Odolaz erosia.

 

 14

 

 Oilo-ama maitea

 Da Jesus gure Jauna:

 Guretako hiltzea

 lasan izan duena

 

 15

 

 Ifernuko miruak,

 Parabisu-lurrean.

 Lehen bi burhasoak

 Eman zorigaitzean.

 

 16

 

 Galduak ikhusirik

 Ama Satbatzaileak,

 Odola ichuririk,

 Begiratu umeak.

 


inprimatu