Oiloa eta mirua
Chalbador
Errepika:
Lauda zagun lauda
Oilo-ama gaichoa;
Lauda zagun lauda
Ama egiazkoa.
1
Oilo batek umeak
Bazituen berekin
Hegalpean gordeak
Ahalaz artharekin
2
Haurrak gosetu zaizko,
Norat egin ez jakin,
Laster hetaratzeko,
Mokoan bazkarekin.
3
Doha oilo gaichoa
Bihotz-minez hartua,
Familia osoa
Ohatzean bildua.
4
Betan etsai gaichtoa
Yausten zaio mirua;
Oi! ezin bertzezkoa
Ama hunen gudua.
5
Umeen auhen-mina
Aditu dueneko,
Airez-aire da jina
Hekien salbatzeko.
6
Oihuka: gaichtagina,
Hatsa dautak khenduko
Halere nik fin-fina
Ohatzea zainduko.
7
Miruak ihardesten;
Egarrituanago;
Odola dut edaten;
Zuena nahiago.
8
Behar baduk odola,
Odo-odol garbia,
Erranen dauiat nola
Hil hire egarria.
9
Hire moko zorrotza
Sar bihotzean niri:
Egin ase bat gaitza,
Bainan deus haurreri.
10
Ichildu da doidoia,
Hor dohako gainerat
Oikoari etsaia
Biziaren khentzerat.
11
Moko eta ezproina
Sarturik bihotzean,
Ase da gaichtagina
Amaren odolean.
12
Hire pareko Satan,
Miru gaichto debrua
Zorrotz aztaparretan.
Funditzen dik mundu
13
Ume hekien pare,
Aithor zazu egia;
Zu, gizona, zu zare
Odolaz erosia,
14
Oilo-ama maitea
Da Jesus gure Jauna
Guretako hiltzea
Yasan izan duena.
15
Ifernuko miruak,
Parabisu-lurrean,
Lehen bi burhasoak
Eman zorigaitzean.
16
Galduak ikhusirik
Ama Salbatzaileak,
Odola ichuririk,
Begiratu umeak.
|