inprimatu
Orain inork behar ez duen aulkia
Izenburua:
Orain inork behar ez duen aulkia
Sinadura:
Carriego, Evaristo
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: J.Iriarte)
Egilea(k):
Carriego, Evaristo
J.Iriarte

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1-6.zk.
Orrialdea:
71

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Orain inork behar ez duen aulkia

 

Carriego, Evaristo

 

 Begirada mahaigaineko kopan iltzatua

 aspalditxotik zegoen aita gogoetan;

 platerari uko egin dio oraintxe bertan;

 zopa ikutu barik, irentsi txistua.

 

 Noizean behin, ezkutuka ia,

 isilean bata edo bestearen begirada

 aulkizahar hutseraino heltzen da

 norbaitek, ahaztuta, aurrean ipinia.

 

 Eta aurpegiak oro ilundu ahala

 koilaren hotsa eten da bereahala

 zeren temaz, ihes egiten ez duen

 ideia iraunkor horrek bultzatua legez,

 mutikoetatik gazteenak galdetu duen

 amaren itzulera noiz denez.

 


inprimatu