inprimatu
Urtarrillako ametsa
Izenburua:
Urtarrillako ametsa
Sinadura:
Carranza, Eduardo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Carranza, Eduardo

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urtarrillako ametsa

 

Carranza, Eduardo

 

 Eta amets egin nen tellatua betetzen zala

 aingeru ereslariekin.

 Eta amets egin nuan ARRIGARRIDUN MENDIATIK

 igotzen arin nintzala.

 Eta amets egin nuan eltzen nintzala lotan zegon uri batera

 maitetasunezko itz ederren artean.

 Eta amets egin nuen txintadaz ta intzez burastunduriko

 zugaitz baten azpian nengoala lotan.

 Amets egin nuean zaldiz ninjoala

 gogoaren azpata billuziaz

 eta nire bizkarrean sortzen zirala bi ego

 sugarrez dirdiarituak.

 Amets egin nuen norki batek begiratzen zidala

 eta zan zeru izartua eukitea bezala

 eskuaren barru-aldean.

 Amets egin nuan norbaitek,

 San Julian txeratsuaren kondairan lez

 txutxumutxukatzen zidala mintzo ixillez

 neure belarri ondoan:

 Gaur nerekin izango zara Paradisuan.

 Eta amets egin nuan (gauza bakana) Enbajadorea nintzala

 eztakit Nefertiti erregiņaren aurrean

 ala Sandro Botticclliren Udaberri aurrean.

 Amets egin nuan itzartu egiten nintzala.

 1974 gko urtearen Urtarrillako lenengo eguna zan.

 Eta ez nuan ikusten ez entzuten Paradisua.

 


inprimatu