inprimatu
Sekretu polit bat
Izenburua:
Sekretu polit bat
Sinadura:
Carbonel, Arantza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Carbonel, Arantza

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
882.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sekretu polit bat

 

Carbonel, Arantza

 

 Espazioak duen

 txoko izkutuenetan

 babesten ditut

 ene begi hauek...

 eta han

 malko arteko hiztegiz...

 han

 maitasunak non kokatu asmatzen

 telebistako iragarkiz fidatzen denekoa

 bai, hortik urrunago

 non begiak topaketan larritzen direnekoak

 

 Hara abiatzeko

 ez! kartel handi ezaugarririk

 ez! bere izena historia liburuetan ikasia

 (bainan historiagile deritza)

 

 Irrifar malko arteko hiztegiz

 ene begiek konta

 konta didate

 han,

 non hautsez hauts

 egurrez egur

 denborarik gabeko tiktakez tik tak

 sutondoa erikitzen denekoa

 

 konta did...

 sekretu polit bat zen

 zu... zu ene laguna

 izan izatearena

 


inprimatu