inprimatu
Egiazko amorioa
Izenburua:
Egiazko amorioa
Sinadura:
Campoamor, Ramón de
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Klaudio Otaegi)
Egilea(k):
Campoamor, Ramón de
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Egiazko amorioa

 

Campoamor

 

 I.

 

 Gurasoak eta umeak.

 

 Auntzak zaitutzen zituen batek alanbrezko kaiolean

 Choritalde bat paratu zuen preso bere barrenean,

 Eta gaisoai kontu artzera egaaka otaditikan

 Berealase atzekabezko aita eta ama juan ziran.

 

 -«Baldin onera, zion artzaiak, badatoz alkar arturik

 Aita eta ama euren umeai jaten emateagatik,

 Ikus nai ditut umeak nola amorioarengatik

 Kontu egiten dizkien euren aitai eskerrak emanik».

 

 Utzitzen ditu alanbrearen tartean aitama biak;

 Zabaldutzen du kaiola gogor aren atea artzaiak,

 Preso paratzen ditu aitamak eta libratzen umiak.

 

 Chorikumecho taldeak egaan ariñ iges egin zuen,

 Eta nola aren biurtzaren zai alperrik egon ziraden,

 Atsekabeak eta goseak gurasoak ill zituen.

 

 II.

 

 Umeak eta gurasoak.

 

 Tiraka ere artzai on batek auntz gaiso bat ezin zuan

 Atzean beeka ume maitea aditutzen zuanian,

 Zeñak, batean aronz bestean ononz eziñ egonikan,

 Iñola ere bere amaren ondoan juan nai etzuan.

 

 -«¡Burbullaria! zion jakintsu batek esan artzaiari,

 Paratu ezak aurrean, ire atzean daraman ori;

 Anka zinzillik bizkar gañera ezak umea ezarri,

 Eta ariñ ama ikusiko dek segitutzen umeari.»

 

 Siñistu zuen artzaiak ori konseju erreza zala:

 Oratu zion antzumeari eta juan zan egiñala,

 Otamenchoren gañean bere umechoa zeramala.

 

 Lotugai gabe auntza biei segika juan zitzazkien,

 Baño aiñ urbill zion gaisoak antzumeari jarraitzen

 Ezikan otiak zijoakion atzetikan millizkatzen.

 


inprimatu