"Decima"-ohia
Calderón de la Barca, P.
Zure kristau jokaera
lohitzen duen zeta hori
heuren hil-ohiala landu zuten
zizareen lana izan zen.
Beheko aldean ere
zurea irentsiko dute.
Zertaz zaitezke harrotu
eta zertan da zure loria
zizare batzuk janzten bazaituzte
eta beste batzuk biluztuko?
|