inprimatu
Choria eta chinhurria
Izenburua:
Choria eta chinhurria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1901
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
735.zk.
Orrialdea:
4

Choria eta chinhurria

 

 

 1

 

 Primadera hastetik uda azkenera.

 Chinhurri bat zuhurra landa bazterra:

 Chori papo gorri bat arbola batera.

 Egun oroz heldu zen kantuz aritzera.

 Eta chinhurriari trufa egitera.

 

 2

 

 Chinhurria hasten da goizean lanari.

 Egun guzietako duen guduari:

 Karga ezin altchatuz nigarrez da ari

 Choria itzalpetik kantu eta irri

 Chinhurriak aldiz hau dio erran nahi.

 

 3

 

 «Choria, hitz hau diat hiri erraiteko.

 «Nik ere bi beharri hire aditzekn:

 «Haimbertze gauza baduk lurrean biltzeko

 «Emak choko batera neguan jateko

 «Lanari lotzen bahiz etzauk dolutuko.»

 

 4

 

 -«Chinhurri lepho mehe, itchusi kiskila

 Ni ez nauk jiten hire gana deusen bilha

 Lanian ez duk hari ihizi abila;

 Bardin urthe guziez jiten duk uztaila:

 Utz ezak utz lan hori hik ere ergela.»

 

 5

 

 Horra abendo beltza, negua harekin.

 Elhurra eta horma haize hotzarekin:

 Chinhurria etcholan gauza frangorekin,

 Ongi jan, ongi edan bere adiskidekin

 Chori gaichua nun den nahi luke jakin.

 

 6

 

 Hain sarri etcholatik badoha kampora

 Chori gaichua ere usatu lekura:

 «Orai kanta zak othoi aire pollit hura-

 -Nundik kantaturen dut, zeren nuk barura.

 Sar-araz nezak bada hire etcholara.

 

 7

 

 -«Hizan bezalakua, khen hakit bichtatik.

 Zer nahi huke orai ene etcholatik?»

 -«Zembait papur bederen hire afaritik;

 Othoi begira nezak gosiak hiltzetik;

 Ez deat gehiago erranen gaizkirik...»

 

 8

 

 -«Alferra hizalakotz ez nuk urrikaltzen

 Orai hor ikhus zak hor zertaratu haizen.

 Ez hakina negukua udan zela biltzen;

 Jainkoak eman gauzez ez hiz baliatzen.

 Goratzeko ikasak lehenik aphaltzen.

 

 9

 

 Chinhurriak duena erran choriari.

 Erran ahal ditake mundu guziari:

 Alferrak izanen du gose eta egarri,

 Loth giten hots guziak bihotzez lanari.

 Zeruko bai lurreko egitekoari.

 


inprimatu