inprimatu
Atsotisak
Izenburua:
Atsotisak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
669.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Atsotisak

 

 

 Adiskideaz egizu urheaz bezala,

 Miratu gabe har ez dezazula.

 Adiskidea gauza ttikian behar da frogatu,

 Handian emplegatu.

 Adiskide egik, ez behar dukanean, bainan behar dukaneko.

 Aphezak azken hitza bere.

 Begi bat aski du saldunac,

 Ehun ez ditu sobra erosdunac.

 Erradak norekin bizi haizen,

 Nik hiri gero nolakoa haizen.

 Ez zaitezela zin-egiten hari,

 Egia lakhet ez zaionari.

 Gezurtiac zer du merezi

 Egia erratean ez sinhetsi.

 Hobe da ichil egoitea

 Ezen ez gaizki mintzatzea.

 Hobe da zahi hutsa,

 Ezen ez aho hutsa.

 Ilhumbeko lana eguerdiz agreri.

 Heltzaur duenac yateko,

 Kausi diro harri hausteko.

 Mariņel-emaztea, goizean senhardun,

 Arratsean alhargun.

 Lasto su, laster su

 Makhur izana gatik itaya,

 Zuzen pikatzen du lasto ogia.

 Habil hire izebaren etchera.

 Bainan ez maiz sobera.

 Zakutic bihia, edo zorrotic irina,

 Da galtze berdina.

 Urde goseak ezkur amets.

 Urhea, emaztea eta oihala,

 Egun argiz baizik har ez detzazula,

 Deus ez duena, balu, emaile handi.

 Emok chakurrari hezurra,

 Emazteari gezurra.

 


inprimatu