inprimatu
Chakur eta gathia
Izenburua:
Chakur eta gathia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1936
Argitalpenaren urtea:
49
Alea:
1868.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Chakur eta Gathia

 

 

 1

 

 Chakur eta gathia, Minitz eta Potzo,

 Gasailan ari ziren kasik egun oro.

 Bakean egon zaizken ez izanez zoro,

 Bainan gerlan zuketen hatzemaiten gozo.

 

 2

 

 Chakurra, unatua noizpait kalapitaz,

 Gogoeta hasi zen... bakearen onaz:

 Gathuari bi hitzen erraitera beraz

 Deliberatu zuen laster gauza hortaz.

 

 3

 

 Potzok zion laburski gathuari erran:

 "Ez dik ainitz balio, ar gaitezen gerlan,

 Gaiten bakean bizi gu elgarrekilan,

 Bizi izana gatik aspalditik herran ",

 

 4

 

 Gathiak errepostu irkaizno batekin:

 "Bakea nahi diat bai segur nik egin;

 Hitzemaitea baita errechenik behin.

 Segurtatu dezagun zerbait bermerekin.

 

 5

 

 "Kaiolan egonen haiz hi bethi nagusi;

 Sukaldea enetzat beharko duk utzi;

 Hire uzten dauzkiat, ez izan gosegi,

 Hezur, artho-achalak, balimbazauk aski!"

 

 6

 

 Berri direno gauzak churi zauzku denak,

 Zahartuz aldiz dira laster histen berak.

 Minitz eta Potzoren arteko bakeak

 Bururatu zituen asteko egunak!

 

 7

 

 Ahantzirik tratua, igande goiz batez,

 Potzoren kaiolara Minitz juan zen... chichtez:

 Han chakurraren bazka hatzemanik... zortez!!

 Urrikirikan gabe jan zuen... bi kolpez!

 

 8

 

 Gathuanen lanari Potzo zen ohartu:

 Ordu beretik zuen bakea trenkatu.

 Sukaldean nagusi gogotik zen sartu,

 Eta Minitzekilan gasailari lotu.

 

 9

 

 Chakur eta gathuen iduriko ainitz

 Gutartean berean dabil egun guziz:

 Bakia nahi lukete, bai berdin erosiz,

 Beren hutsen kentzeko bakia aski balitz.

 


inprimatu