inprimatu
Coeli enarrant gloriam Dei (XVIII'garren salmua)
Izenburua:
Coeli enarrant gloriam Dei (XVIII'garren salmua)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Polikarpo Iraizoz)
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
185.zk.
Orrialdea:
268-269

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Coeli enarrant gloriam Dei (XVIII'garren salmua)

 

 

 I

 

 Zeruak, eta batez ere eguzkiak Yaungoikoaren aunditasun ta edertasuna  erakusten digute.

 

 Ortziek salatzen dute

 Yainko Yaunaren ospea,

 izartegiak aipatzen

 bere esku-lanen andia.

 

 Egun batek besteari

 igortzen dio elea,

 ta gau batek besteari

 ematen dio berria.

 

 An ezta itzik, ez elerik,

 ezta entzuten oiurik.

 

 Ta alaz ere lur guzira

 edatzen da beren otsa,

 lurraren azken-mugetan

 entzuten aien mintzoa.

 

 An goian dio egoitza

 apaindu eguzkiari.

 Au yaikitzen da goizean

 txairo, bizkor ta poztari,

 bere gelatik eldu den

 ezkonberri bat iduri.

 

 Erraldoi baten antzean

 alai da bidera yauzten,

 ortzi-alderdi batetik

 goizean goiz abiatzen

 ta beste alderdiraņo

 bere birunda egiten.

 

 Aren bero ta argiari

 deus ez dakioke estali.

 

 II

 

 Yainko-legearen bikaintasunak

 

 Yaunaren legea-guziz bikaiņa da,

 animak azkartzen ditu;

 aren aitormena-siņesgarria da,

 bakunak zuurtzen ditu.

 

 Yaunaren manuak-txoil zuzenak dira,

 alaitzen dute biotza;

 aren agindua-guziz garbia da,

 argitzen ditu begiak.

 

 Yaunaren beldura-txukun aratza da,

 sekula irauten duena;

 Yaunaren epaiak-ziņezkoak dira,

 zuzenetsiak guziak.

 

 Urrea, bai urre-garbiena baiņo

 opagariago dira;

 eztia, bai ezti-orrazea baiņo

 ezti gozoago dira.

 

 Zure manu oiei-gogo emanez da

 zentzatzen zure morroia;

 lege ori zintzo-betetzen dutenek

 badute sari nasaia.

 

 Baiņan ai! nork uler-ta yakin ditzake

 utsegin eta obenak?

 ez ikusi egin-barka zaizkidatzu

 ezautzen ez ditudanak.

 

 Griņa tzaretatik-begira nazazu

 ez dakizkidan nausitu;

 orrela izango naiz betegin garbia,

 oben andirik gabea.

 

 Zure gogarako-izan bitez beti

 nere agoko yardunak;

 zure aitzinean-beude beti aurkez

 nere biotz-gogapenak.

 

 Zu, Yauna, nere estalpea

 ta nere berreroslea.

 


inprimatu