inprimatu
Cantemus Domino (Moise-ren eresia, Ex.XV,1-19)
Izenburua:
Cantemus Domino (Moise-ren eresia, Ex.XV,1-19)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Polikarpo Iraizoz)
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
188.zk.
Orrialdea:
317

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Cantemus Domino (Moise-ren eresia, Ex.XV, 1-19)

 

 

 Nik aharai dagiot Yahweri,

 ospe andiz ospatu baitzaigu;

 gure etsaien zaldi ta zaldunak

 itsasoan eortzi baititu.

 

 Nere indar ta eres-gaia Yahwe,

 bera izan da nere Gaizkatzale.

 Auxe da nere Yainkoa, ta nik

 ospatuko dut naizen artean,

 nere aitaren Yainkoa da ta

 goretsiko dut nere mendean.

 

 Gudulari azkarra da Yauna,

 Yahwe da bere-berezko izena.

 Faraonen gizalde ta orgak

 itsas-pera egotzi zituen;

 aren buru ta aitzindari autak

 suntsitu ziren Itsas- Gorrian;

 ur-osiñek estali zituzten,

 arria lez beiti yautsi tiren.

 

 Zure eskua sendo agertu da,

 zure eskuak, Yauna, yo etsaia;

 zure ospe andiaren andiz

 aurkariak irauli dituzu;

 zure sumiña igorri zenien,

 lastoa lez iretsi zituen;

 zure sudur-atzearen erruz (indarrez)

 urak multzuan bildu ziraden,

 ur lasterrak geldi geldi lotu,

 itsasoan osiñak ormatu.

 

 Gure etsaiak bazion aidorki:

 «Yarraikiren natzaie bertati,

 atzeman ta bipilduko ditut,

 aseko dut nere asper-naia,

 elkiko dut ezpata zorrotza

 ta galduko ditu nere eskuak.»

 zure atsaz fu eman zenuen

 ta itsasuak estali zituen;

 urgaitzetan pulunpatu dira

 zolaraiño, beruna bezela.

 

 Nor zu-lakorik yainkotan, Yahwe?

 zu guziz gora sandutasunez,

 zu beldurgarri goraipamenez,

 zu bakarrik mirari-egile.

 Zure eskua edatu zenuen,

 lurrak bertan iretsi zituen.

 Zuk askatu-yendaki au orde

 onginaiez bidatzen baituzu,

 zure egoitza sandura xuxenki

 zure indarrez orain daroazu.

 

 Gertakari auek ikasi ta

 yauzi dire ango gizeliak,

 oiñazetan biurka dabiltza

 Filisteko egoile guziak;

 nasirik daude Edom-go yauntxoak,

 dardar Moab-ko gizon sendoak;

 urtu dire Kanandar guziak,

 artu ditu beldur-laborriak.

 Zure beso gaitzaren indarrez

 lotu dire zurrun, arri antzo,

 zuk erosi-erri au lokabe

 aien erditik igaro arte.

 

 Zuk dituzu, oi Yauna, sartuko

 zure maiteok ta landatuko

 zure izantza den mendi garaian,

 zuk zeretzat autatu-gunean,

 zure eskuek, Yauna, berreginki

 apaiuduriko sandutegian.

 

 Yahwe izanen da errege beti

 menderen mende bera nagusi

 

 Faraonen orga ta zaldiak

 sartu baitziran itsas-barnera,

 eta Yaunak biurtu zituen

 itsas urak beraien gaiñera;

 Israeldarrak aldiz txukurik

 ibilli ziren itsas-erditik.

 


inprimatu